
|
||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||

| 2012/01/24
+ Gehiago irakurriHerriakD eredua aldarri, festa giroan BERRIAtik hartutako albistea: Ermitaberri ikastetxe publikoak eta guraso elkarteak antolatuta, D ereduaren aldeko festa egin zuten atzo Burlatan (Nafarroa). Bertan, Nafarroako guraso guztiek seme-alabak eredu horretan matrikulatzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste. Jai giroan egin zuten aldarrikapena guraso, ikasle eta irakasleek, egitarau betea prest baitzuten horretarako. Haurrentzako tailerrak, txistorra eta txokolate jatea eta buruhandien kalejira izan ziren, besteak beste, goiz osoan. |
| 2012/01/22
+ Gehiago irakurriHerriakLuma sareko haurtzaindegi euskaldunak zabaltzen ari dira Ipar Euskal Herrian GARAtik hartutako albistea:
|
| 2012/01/19
+ Gehiago irakurriHerriakAlde Zaharrean euskarazko Haur Eskola berriaren alde kalejira egin dute Iruñean Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz plataformak deiturik doenaka guraso irten ziren atzo Iruñeko kaleetara "Silleten kalejira" delakoan, euskarazko haur eskola bat aldarrikatuz. Umeak aulkian hartuta, umore onean, Parlamentuaren paretik Udal Plazaraino joan ziren, Iruñeko Udalari zein Nafarroako Gobernuari Alde zaharrean euskarazko haur eskolarik eza konpon dezaten eskatuz. Honi buruzko informazio gehiago: Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz, Argiako albistea, Iruñeko Bilduren irakurketa. |
| 2012/01/16
+ Gehiago irakurriHerriakZure hitza, ikasleon iraultza! Ikasle Abertzaleak-en webgunetik hartuta: Zorionak pasa diren UPV/EHUko eta UPNA/NUPeko hauteskundeetan parte hartu eta eskubide urraketa bakoitzaren aurrean iraultzarako hautua egin duzuen euskal ikasle guztiei! Fakultatez, fakultate, ikaslez ikasle lortutako bozka kopuruak argi erakutsi du hemen iraultzarako prest dagoen ikasleri bat badagoela! Argi esan izan dugu ikasturtero, eta ozen ohiukatu dugu aurtengo ikasturte hasieran ere: Makurturik nahi gaituzte, inposaketen aurrean altxatuko ez diren ikasleak nahi dituzte. Ez dute lortu, ordea! Guk, irudimenez, indarrez, ilu [ ... ] |
| 2011/12/29
+ Gehiago irakurriHerriakBarcina eta Mayak haur eskola euskaldun bat inauguratu dute Atzo, inozente egunean -noiz bestela!- Haur Eskola euskaldun berri bat inauguratu zuten Iruñeko Alde Zaharrean Yolanda Barcina Nafarroako presidente eta Enrique Maya alkateak. 30 urte pasa dira azken Haur Eskola euskalduna ireki zenetik, eta atzokoa, noski, Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz plataformaren parodia bat besterik ez zen izan. Honi buruzko informazio gehiago, albiste honetan. |
| Aurreko albisteak |
