|
Argitalpenak
|
|
Igandea, 2010(e)ko Martxoa(r)en 07-(e)an 21:26etan |
|
Hezkuntza Deialdiak aurrera darrai eta azken asteotan ekimen ugari egin dira Euskal Herria luze zabalean honi erantzunez. Hori dela eta gure hezberriaren orrialde kopurua bikoiztu dugu, hainbat irakurketa ezberdinei lekua egin ahal izateko. Ale honetan aurkituko duzu:
- Isabel Celaák aurkeztutako Hirueletasun Ereduari eginiko kritika.
- Eskola eta ikastola publikoetako gurasoek eginiko prentsaurrekoa.
- Iruñeko kalejiran irakurritako testua eta argazkiak.
- IAk eginiko prentsaurrekoaren irudiak eta bideoari lotura.
- Amets Arzallusek egin eta kultura eta hezkuntzako hainbat pertsonek sinatutako testua.
- Denborapasak
- Agenda eta hezesana, azken orrialdean.
Jaitsi, irakurri eta zabaldu! |
|
|
Argitalpenak
|
|
Asteartea, 2010(e)ko Otsaila(r)en 02-(e)an 08:16etan |
|
Hezberri argitalpenaren azkeneko alea dagoeneko kalean da. Ale honetan Hezkuntza Deialdiari buruz mintzatzen gara. Urtarrilaren 16an Donostian eginiko Batzar Irekian irakurritako testua eta Martxoaren 13an Bilbon egingo dugun manifestaldiaren gaineko datuak ematen ditugu.
Elkarrizketaren atalean Hernaniko Kronikak Langile Ikastolako bi gurasori eginikoa dakargu. Bertan eskola maparen aldaketa dela eta arazoak baitituzte.
Jaitsi ezazu 34. alea, irakurri eta zabaldu! |
|
Argitalpenak
|
|
Igandea, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 17-(e)an 23:04etan |
|
Herriek Bere Eskola argitalpenaren 38. alea dagoeneko kalean da. Ale hau, aurrekoa bezala, berezia da. Palestinari eskaintzen diogu ale hau eta, laster azalduko dugun bezala, badira arrazoiak hori egiteko.
Hiru gai ezberdinei heltzen diogu. Lehenengoa Palestinarekiko elkartasuna da: Venezuelak Palestinar ikasleek medikuntza ikas dezaten bekak eskainiko ditu. Bigarrena Israeli boikot akademikoa egiten duen elkarte baten berri ematen dugu, euren arrazoiak aipatuta. Hirugarrenik Palestinako Hezkuntza Sistema nolakoa den azaltzen dugu.
Eta Palestinari eskaintzeko arrazoiak mila izan badaitezke ere gaurkoa berezia da: gaur urtebete "Berun Urtua" izeneko operazioa bukatu zen Gazan. Milaka hildako eta herrialdea suntsituta utzi zuen. Hori da gure telebistako leihatilaren edukia: Alberto Arcek bertan grabatu zuen "To Shoot an Elephant" dokumentala aipatzen dugu. Ez dago hezkuntzarekin lotuta, ez. Baina gaur mundu mailan milaka proiekzio egingo dira filme honekin, Palestina gogoan dugula argi uzteko asmoarekin. Milaka izango dira eskainiko duten gaztetxe, taberna, elkarte eta unibertsitate. Buenos Airesko Maiatzeko Plazeko Amen Unibertsitatetik Leioako Gaztetxera; Washingtoneko Georgetown Unibertsitatetik Etxauriko udaletxera.
Herriek Bere Eskola jaitsi, irakurri eta zabaldu dezakezu. |
|
Argitalpenak
|
|
Igandea, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 03-(e)an 20:49etan |
|
Hezberriren 33. alea, 2010eko lehenengoa, kalean da dagoeneko. Bertan garrantzi berezia ematen diogu Hezkuntza Deialdiari eta beraren hasiera izango den Batzar Irekiari. Horretaz gain EHBEko kide den Galder Gonzalezi elkarrizketa egiten diogu, Hezkuntza Deialdiaren gaineko argibide gehiago jasotzeko asmoz.
Bukatzeko Herriek Bere Eskola argitalpena ere ekoizten dugula gogoratu eta agenda eta hezesana dakargu, beti bezala.
Irakurri, jaitsi eta zabaldu! |
|
Argitalpenak
|
|
Igandea, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 03-(e)an 15:14etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 37. alea dagoeneko kalean da. Ale honetan batez ere Bologna Prozesuaren eta unibertsitatearen merkantilizazioaren aurka Europan azken hilabetean piztu diren borrokei erreparatzen diogu. HezkuntzaTB atalean Bologna Prozesuaren inguruko azalpenak ematen Vigoko Unibertsitateko dekano bat dugu. Gainera Europako Unibertsitateetako mobilizazioen mapa ere agertzen da. Azkenik Ameriketako Estatu Batuetan hezkuntza publikoaren alde dauden mobilizazioak ere aipatzen ditugu.
Jaitsi, irakurri eta zabaldu! |
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |