hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Herriek Bere Eskola 38, Palestinari buruzko alea PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Astelehena, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 18-(e)an 00:04etan

HBE 38Herriek Bere Eskola argitalpenaren 38. alea dagoeneko kalean da. Ale hau, aurrekoa bezala, berezia da. Palestinari eskaintzen diogu ale hau eta, laster azalduko dugun bezala, badira arrazoiak hori egiteko.

Hiru gai ezberdinei heltzen diogu. Lehenengoa Palestinarekiko elkartasuna da: Venezuelak Palestinar ikasleek medikuntza ikas dezaten bekak eskainiko ditu. Bigarrena Israeli boikot akademikoa egiten duen elkarte baten berri ematen dugu, euren arrazoiak aipatuta. Hirugarrenik Palestinako Hezkuntza Sistema nolakoa den azaltzen dugu.

Eta Palestinari eskaintzeko arrazoiak mila izan badaitezke ere gaurkoa berezia da: gaur urtebete "Berun Urtua" izeneko operazioa bukatu zen Gazan. Milaka hildako eta herrialdea suntsituta utzi zuen. Hori da gure telebistako leihatilaren edukia: Alberto Arcek bertan grabatu zuen "To Shoot an Elephant" dokumentala aipatzen dugu. Ez dago hezkuntzarekin lotuta, ez. Baina gaur mundu mailan milaka proiekzio egingo dira filme honekin, Palestina gogoan dugula argi uzteko asmoarekin. Milaka izango dira eskainiko duten gaztetxe, taberna, elkarte eta unibertsitate. Buenos Airesko Maiatzeko Plazeko Amen Unibertsitatetik Leioako Gaztetxera; Washingtoneko Georgetown Unibertsitatetik Etxauriko udaletxera.

Herriek Bere Eskola jaitsi, irakurri eta zabaldu dezakezu.

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak
Joomla! Україна

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle