hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

Hezberri
Hezberri 35, ale berezia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Igandea, 2010(e)ko Martxoa(r)en 07-(e)an 21:26etan

Hezkuntza Deialdiak aurrera darrai eta azken asteotan ekimen ugari egin dira Euskal Herria luze zabalean honi erantzunez. Hori dela eta gure hezberriaren orrialde kopurua bikoiztu dugu, hainbat irakurketa ezberdinei lekua egin ahal izateko. Ale honetan aurkituko duzu:

  • Isabel Celaák aurkeztutako Hirueletasun Ereduari eginiko kritika.
  • Eskola eta ikastola publikoetako gurasoek eginiko prentsaurrekoa.
  • Iruñeko kalejiran irakurritako testua eta argazkiak.
  • IAk eginiko prentsaurrekoaren irudiak eta bideoari lotura.
  • Amets Arzallusek egin eta kultura eta hezkuntzako hainbat pertsonek sinatutako testua.
  • Denborapasak
  • Agenda eta hezesana, azken orrialdean.

Jaitsi, irakurri eta zabaldu!
 
Hezberri 34, Hezkuntza Deialdia prest! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteartea, 2010(e)ko Otsaila(r)en 02-(e)an 08:16etan

Hezberri argitalpenaren azkeneko alea dagoeneko kalean da. Ale honetan Hezkuntza Deialdiari buruz mintzatzen gara. Urtarrilaren 16an Donostian eginiko Batzar Irekian irakurritako testua eta Martxoaren 13an Bilbon egingo dugun manifestaldiaren gaineko datuak ematen ditugu.

Elkarrizketaren atalean Hernaniko Kronikak Langile Ikastolako bi gurasori eginikoa dakargu. Bertan eskola maparen aldaketa dela eta arazoak baitituzte.

Jaitsi ezazu 34. alea, irakurri eta zabaldu!

 
Hezberri 33, Hezkuntza Deialdia aipagai PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Igandea, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 03-(e)an 20:49etan

Hezberri 33Hezberriren 33. alea, 2010eko lehenengoa, kalean da dagoeneko. Bertan garrantzi berezia ematen diogu Hezkuntza Deialdiari eta beraren hasiera izango den Batzar Irekiari. Horretaz gain EHBEko kide den Galder Gonzalezi elkarrizketa egiten diogu, Hezkuntza Deialdiaren gaineko argibide gehiago jasotzeko asmoz.

Bukatzeko Herriek Bere Eskola argitalpena ere ekoizten dugula gogoratu eta agenda eta hezesana dakargu, beti bezala.

Irakurri, jaitsi eta zabaldu!

 
Hezberri 32 dagoeneko sarean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteazkena, 2009(e)ko Abendua(r)en 02-(e)an 16:21etan

Hezberriren 32. alea dagoeneko kalean da. Honetan Celaáren inposaketari egin genion kritika, Ikasle Abertzaleakek azaroaren 17an eginiko mobilizazioak, Leioan Celaári erantzuteko egindako kontzentrazioa eta IA, LAB eta Sortzen-Ikasbatuazek Nafarroako Dekretu berriari eginiko kritika aipagai ditugu.

Horretaz gain "Hautaprobak eta baxoa eztabaidagai" dokumentua aipatzen dugu eta beti bezala agenda eta Hezesana atalak ere baditugu.

Jaitsi, irakurri eta zabaldu!

 
Hezberriren 31. alea argitaratu dugu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Larunbata, 2009(e)ko Urria(r)en 31-(e)an 18:22etan

Hezberri 31Hezberriren 31. alea kalean da dagoeneko. Ale honetan jorratzen ditugun gaien artetik nagusia Nafarroan abiatu duten Euskal Herriaren aurkako gurutzadari eginiko erantzuna da. LAB, Sortzen-Ikasbatuaz, IA eta Bai Euskal Herriarekin batera egin dugun manifestua eta prentsaurrekoa aipagai ditugu.

Horretaz gain Gamere-Zihiga eta Mendigorriako hezkuntza arazoak aipatzen ditugu, webgunean jada aipatu genituen bezala. Bukatzeko, HEZesana eta agendaz gain azaroaren 7an Ikasle Abertzaleakek Arrasaten antolatu duen Ikasle Eguna aipagai dugu.

Beti bezala jaitsi, irakurri eta zabaldu!

 
Hezberri 30 kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Osteguna, 2009(e)ko Urria(r)en 01-(e)an 23:04etan

Hezberri 30Hezberri 30 kalean da. 2009/2010 ikasturteko lehenengo ale honetan hezkuntzaren egoeraren gakoak azaltzen ditugu, aurretik ditugun erronkak ahaztu gabe. Gainera A ereduko ikastetxe batean A Gripearen inguruan egindako parodia ere gogora dakarkigu. Azkenik Kilometroak eta Nafarroa Oinezera joateko deia luzatzen dugu.

Jaitsi, irakurri eta zabaldu!

 
Hezberri 29 kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteartea, 2009(e)ko Ekaina(r)en 30-(e)an 15:38etan

Hezberri 29Hezberri 29 kalean da. Ale honetan Sarasateko Adierazpena eta Euskara Irakaskuntza dossierra hartzen dugu mintzagai. Horretaz gain ebaluaketa-sistema eztabaidagai izan genuela gogora ekartzen dugu eta San Ferminetan irekiko dugun Bodegika Tabernaren inguruan ere hitz egiten dugu.

Jaitsi, irakurri eta zabaldu!

 
Hezberri 28 kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Astelehena, 2009(e)ko Maiatza(r)en 04-(e)an 14:32etan

Hezberri 28Euskal Herriak Bere Eskolak hilabetero egiten duen Hezberri aldizkariaren 28. alea dagoeneko kalean da. Bertan garrantzi berezia ematen diogu Apirilaren 30ean Ikasle Abertzaleakek deituta Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde eginiko baterajotzeari.

Horretaz gain apirila hasieran PSE-PP hitzarmena zela eta eginiko prentsaurrekoa ere aipatzen dugu eta azken orrialdean Pirritx eta Porrotxek Altsasun egingo duten Euskal Curriculumaren aldeko saioari eta inoiz baino beteago datorren maiatzako agendari tartea ematen diogu.

Jaitsi, irakurri eta zabaldu!

 
Hezberri 27 kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteartea, 2009(e)ko Apirila(r)en 07-(e)an 22:52etan

Hezberri 27Dagoeneko Hezberriren 27. alea kaleratu dugu. Ale honetan Euskal Unibertsoaren inguruko informazioa eta argazkiak, martxoaren hasieran Nafarroan eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatzeko eginiko manifestaldia eta irakasle eskoletan Euskal Curriculumaren alde eginiko bi ekimen ditugu hizpide.

Jaitsi hemen, irakurri, eta zabaldu!

 

 
Hezberri 26 plazan da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteazkena, 2009(e)ko Martxoa(r)en 04-(e)an 00:55etan

Hezberri 26Hezberriren 26. alea plazaratu dugu. Ale honetan gai asko jorratzen ditugu. Lehenik eta behin Euskal Curriculumaren aldeko ekitaldi kulturala laburbiltzen dugu. Ondoren Martxoaren 6an Iruñean egongo den manfiestaldiaren berri ere ematen dugu.

Gai nagusia martxoaren 28an izango den Euskal Unibertsoa '09 izango da eta berari orrialde oso bat eskaintzen diogu. Azkenik agenda, hezesana eta Korrika 16an parte hartzeko deia ere luzatzen dugu.

Ale oparoa, hemen jaitsi dezakezuna.

 
Hezberri 25, berrikuntzaz beterik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteartea, 2009(e)ko Otsaila(r)en 03-(e)an 00:50etan

Hezberri 25Hezberri berria kaleratu dugu, estilo eta maketazio guztiz berrituarekin. Ale honetan hainbat gai jorratzen ditugu, baina garrantzitsuena webguneko edukiak eta hezberria uztartzeko egin dugun apostua da. Modu honetan dinamikoagoa egin dugu Hezberri bera, loturen bitartez informazio gehigarria jasotzeko aukera ematen baitugu.

Horretaz gain Euskal Curriculumaren alde egiten gauden kanpaina ekartzen dugu orriotara, bai manifestua bera bai eta Wikiliburuak erabiltzeko egin genuen deialdia.

Koldo Tellituri elkarrizketa egiten diogu, oso-osorik webgunean irakur daitekeena. Eta azkeneko orrialdea ere guztiz eraberritu dugu, baina atal berdinak mantentzen ditugu, noski.

Hezberri jaisteko eskubiko irudian edo hemen klik egin dezakezu.

 
Hezberri 24 kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteazkena, 2009(e)ko Urtarrila(r)en 07-(e)an 22:56etan

Hezberri 24Urte berria hasi da eta hemen dago 2009ko lehenengo Hezberri. Ale honetan "iruzurraren legeari ez!" mobilizazio egunaren argazkiak, behar dugun unibertsitatearen inguruan hitz egiten dugu eta Darcos erreformaren aurka ekiteko deia luzatzen dugu.

Jaitsi.

 
Hezberri 23 kalean da. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteazkena, 2008(e)ko Abendua(r)en 03-(e)an 22:47etan

Hezberri 23Hezberri 23 kalean da dagoeneko. Ale honetan bi gairi heltzen diogu. Lehenengo eta azken orrialdean "Campusak larru gorritan" kanpainari heltzen diogu. Erdiko orrialdetan Ibai Redondo EHBEko kidea eta "Eskolak euskaldundu Herri Ekimena"ren kideari elkarrizketa egiten diogu, hurrengo abenduaren 17an egongo diren mobilizazioak eta Tontxu Camposek aurkeztu duen legeari buruz.

Jaitsi, irakurri eta zabaldu!

 
Hezberri 22 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Ostirala, 2008(e)ko Urria(r)en 31-(e)an 12:07etan

Hezberri 22Hezberri 22 jada kalean dago. Ale honetan "eskolak euskaldundu behar du!" leloari jarraiki Nafarroa Garaia eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egondako azkeneko mugimenduak aipatzen ditugu. Gainera "Campusak larru gorritan" kanpaina azaltzen dugu eta Ikasle Abertaleaki bere 20. urteurrena zoriontzen diogu.

Jaisteko egin klik hemen edo eskuineko irudian.

 
Hezberri 21 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Osteguna, 2008(e)ko Urria(r)en 02-(e)an 16:11etan

Hezberri 21en azalaHezberri 21 kalean da, ikasturte honetako lehendabizkoa. Bertan ikasturteko lerro nagusiak zeintzuk izango diren azaltzen dugu, ildoz-ildo aurreikusten diren hainbat ekimen eta gertakarirekin batera.

Jaitsi ezazu eta zabaldu!

 
Hezberri 20 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteartea, 2008(e)ko Ekaina(r)en 03-(e)an 01:12etan

20 hezberri Hezberriren 20. alea dagoeneko kalean da. Bertan Maiatzaren 30eko manifestaldiaren kronikaz gain, dinamikaren argazki pila ikusteko aukera izango duzu eta Bilgune Feministako kide den Aitziber Martinez de Lagosi Hezkidetza Gida dela eta eginiko elkarrizketa.

Egin klik hemen edo ezkerreko irudian azkeneko ale hau jaisteko. 

 
Hezberri 19 kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Asteartea, 2008(e)ko Maiatza(r)en 06-(e)an 13:31etan

HezberriHezberri 19a kalean da. Hilabete honetan ale berezi bat ekoitzi dugu, argazki beteriko 4 orrialderekin. Bertan Euskal Unibertsoaren kronika txiki bat eta ekitaldian esandakoaren laburpen bat aurkezten dugu. Honetaz gain, esan bezala, HSN dinamikaren baitan atera ditugun hainbat argazkiren bilduma aurkezten dugu, kolorez beteriko 4 orrialdetan.

Azkenik Ógra Sinn Feineko kide den Johnny MgGibbonekin elkarrizketa egiten dugu Irlandako Curriculuma eta Hezkuntza Sistema Nazionalaren inguruan. Ale berezi honek, dituen irudi kopurua dela eta, 3 Mbeko pisua du, beraz pazientzia pixka bat hartu jaisterakoan! 

 
Hezberri 18 kalean da. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Osteguna, 2008(e)ko Apirila(r)en 03-(e)an 20:32etan

Hezberri
Hezberriren 178. alea kaleratu dugu jada. Ale honetan Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamikari eusten diogu bakarrik, bere nondik-norakoak eta bestelakoak azalduz. Dinamikaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero honako alea irakur dezakezu.

Hemen klik eginez jaitsi dezakezu azken ale hau. 

 
Hezberri 17 kalean da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Larunbata, 2008(e)ko Martxoa(r)en 01-(e)an 18:48etan

Hezberri
Hezberriren 17. alea kaleratu dugu jada. Ale honetan Euskal Unibertsitatearen inguruan hitz egiten dugu, eta 3 orrialde eskaintzen dizkiogu Euskal Unibertsitatearen Sustapen Taldeak eta Euskal Herriak Bere Eskolak eginiko elkarlanari. Unibertsitatearen sozializazioaren nondik norakoak aipatzen ditugu eta Ibetan eginiko aurkezpenaren kronika egiten dugu.

Hemen klik eginez jaitsi dezakezu azken ale hau. 

 
Hezberri 16 kalean da! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Osteguna, 2008(e)ko Urtarrila(r)en 10-(e)an 23:31etan

HezberriHezberriren ale berri bat kaleratu dugu. Bertan Abenduaren 6aren inguruko datuak ematen ditugu, ikastetxe ezberdinetako ordezkariek eman zuten prentsaurrekoko testua argitaratzen dugu eta Ikasle Abertzaleaki elkarrizketa egiten diogu.

Irakurri nahi baduzu hona hemen loturak:

 
Hezberri 15 kalean da! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Astelehena, 2007(e)ko Abendua(r)en 10-(e)an 22:12etan

HezberriHezberriren 15. zenbakia dagoeneko kalean da. Ale honetan "Eskolak Euskaldundu behar du! Iruzurrik ez!" kanpainari eskaintzen diogu atal nagusia, bi orrialdetan informazio guztia laburtuz. Horretaz gain berriki egin den EH '07 Nazio Eztabaidaren inguruan elkarrizketa egin diogu Eneko Compainsi. Azkenik 18/98 auzian kartzelaratutako euskal herritarrekiko atxikimendua eta besarkadarik handiena igortzeko erabiltzen dugu.

 
Hezberri 14. kalean da! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Ostirala, 2007(e)ko Azaroa(r)en 02-(e)an 03:37etan
hezberri 14 portadaHezberri, Euskal Herriak Bere Eskolaren aldizkariaren ale berria kalean da dagoeneko. 14. ale honetan ikasturte honetako helburuak aztertzen ditugu eta webgune berria dugula ere azaltzen dugu (nahiz eta zuk hemen irakurtzen baduzu hau badakizun!).

Hezberri irakurtzeko hona hemen hiru lotura ezberdin:
 
Hezberri PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Argitalpenak
Igandea, 2007(e)ko Iraila(r)en 30-(e)an 18:08etan

Webgune berria egin aurretik beste hainbat Hezberri argitaratu ditugu. Hemen daude guzti horiek lortzeko loturak.

 



Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

feed-image Jarioak