|
Argitalpenak
|
|
Asteartea, 2008(e)ko Maiatza(r)en 06-(e)an 14:31etan |
|
Hezberri 19a kalean da. Hilabete honetan ale berezi bat ekoitzi dugu, argazki beteriko 4 orrialderekin. Bertan Euskal Unibertsoaren kronika txiki bat eta ekitaldian esandakoaren laburpen bat aurkezten dugu. Honetaz gain, esan bezala, HSN dinamikaren baitan atera ditugun hainbat argazkiren bilduma aurkezten dugu, kolorez beteriko 4 orrialdetan.
Azkenik Ógra Sinn Feineko kide den Johnny MgGibbonekin elkarrizketa egiten dugu Irlandako Curriculuma eta Hezkuntza Sistema Nazionalaren inguruan. Ale berezi honek, dituen irudi kopurua dela eta, 3 Mbeko pisua du, beraz pazientzia pixka bat hartu jaisterakoan!
|