Oreretan aspaldidanikoa da Haur Eskolen beharra. Eskualdean badaude “guarderia” delako Haur Zaintza bat baino gehiago, baina herriaren aldarria izaeraz hezitzaileak izango diren, herriaren zerbitzura egongo diren eta euskaraz jardungo duten Haur Eskolak dira. Gaurkoan, ordea, ezin ahaztu ditzakegu, irakasle, guraso eta herritar ugariren borondate zintzoarekin aurrera atera diren Haur Eskolak, gaur egun Euskal Herri mailako aitortza pedagogikoa irabazi dutenak eta etorkizuneko erreferentzia bilakatu direnak.
Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da Oreretan. Izan ere, Haur Eskolak pertsonen garapen integralean duten eragina ikusita, herri administrazioek, kasu Udalek, erantzunkizunez jokatu eta herritarren aldarriari bide emateko bideak zabaldu behar ditu.
Beraz, gaur Oreretako udaletxe plazan 20 ikasle, irakasle, guraso eta herritar elkartu gara batzen gaituena aldarrikatzeko: Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean, Haur Eskola EUSKALDUNA ETA HERRITARRA BEHAR DUGU!!