UPNAko eugalaxiaren barruan nekazaritza ereduari buruzko hitzaldi arrakastatsua izan dugu, Mikel Lasarte Etxarriarrarekin. 27 ikasle inguru eta irakasle bat egon gara. Emankorra izan da eta oso pozik gaude.
Laburpena
Nekazaritzan, Euskal Herriak momentuan duen egoera, 3 lurraldetan zatikaturik, bi estatutan, europako testuingurupean egonik. Egungo agintariek, egungo unibertsitateek bezala (NUP-etik batez ere) produkzioa, konpetitibitatea, humiltasun falta... Ondorioztatu dugu baita ere, merkatu liberalak ez duela estatu baten garapenean batere laguntzen.
Gure ustez nekazaritza eredua, errentagarria izan beharko luke, baita ere ingurumenari errespetatzen diona, eta agroindustriatik ahalik eta aldenduen. Horrela, iparraldeak duen berezitasuna, bertako legedia defendatuko ez dugun arren lurrarekiko lotura handiagoa dute, eta adibidetan ikusi da (Kako...). Merkatu kontrolatua beharko genuke, prezioak... kontrolatzeko, eta hau posible den arren, eta dirua dagoen arren, borondaterik ez dago inolaz ere agintarien partetik.
Unibertsitateak zer eskeini beharko lioken EH-ko nekazal eredu horri, alde batetik sektorearen errealitatea ezagutzea ezinbestekoa da, nekazariekin zuzenean kontaktuan egon eta haiei irakasteaz gain haiengandik ere asko dugula ikasteko, humiltasunez joan, horrela bada, klaseetan ere beste pedagogia eredu bat eskatzen du.