hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Etiketa: upv

2010.04.28 21:12:09
Leioako campusa

Ikerkuntza da Euskal Unibertsitatearen zutoinetako bat. Hori horrela izanik ikerkuntzak gaur egungo unibertsitateetan duen garrantzia eta euskarak bertan duen presentzia aztertu nahi izan dugu. "Ikerkuntza euskaraz eta Euskal Herrian" izena duen mahai-ingurua antolatu dugu horretarako.

 

APIRILAK 29, 12:00etan GGZZko Aulategian

Iratxe Retolaza, Iñaki Antiguedad, Joxerra Aihartza eta Ixabel Etxebarria

mahaingurutxiki

Oharra: mahai-ingurua internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango da!


  leioa | upv | euskal unibertso txikia | euskal unibertso
Erantzunak 0Ikustaldiak: 162  

2010.02.25 15:46:35
Leioako campusa

kotzen2

Gaur goizean EAEko Hezkuntza arduradun den Isabel Celaá izan da Leioako Campusean Irakasleen Unibertsitate Eskolaren eraikin berriaren lehen harria jartzeko aitzakipean. Ez da bakarrik etorri ordea, traje txukunez jantzitako polizia etorri da berarekin eta, Campuseko ohiko segurtasun indarrekin batera, ekitaldiko protagonista tristeak izan dira unibertsitateko hainbat kiderentzat.

Celaáren etorreraren berri izandakoan, unibertsitateko 30 lagun inguru eraikin berriaren obren kanpoaldean elkartu gara kontzentra batetan; "Inposaketarik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala!" zioen pankarta eta hainbat kartel eskuetan harturik. Baina trajedun poliziei eta unibertsitateko segurtasun indarrei ez zaie gehiegi gustatu bestelako iritzien presentzia egotea eta, horregatik, obrak dauden lekura hurbiltzen saiatze hutsagatik bi ikasle bortxakeriz tratatu dituzte.

Ustez publikoa den unibertsitate batean, eraikinaren obretara hurbiltze hutsagatik, besotik heldu eta errektoretzaren izenean "gonbidapenik ez baduzu ezin duzu sartu" esan ondoren, trajedun txakurrek ondo bete dute beren lana "O sales o te saco yo. O te vas o te llevo yo"; bultzaka eta kolpeka ikaslea aldendu araziz.
Hona hemen argazki batzuk:

ikasle

kontzen1

ikasle2

UKberri.netek ere argazki galeria eskegi du.


  Celaa | salaketa | kontzentrazioa | upv | leioa | hsn
Erantzunak 0Ikustaldiak: 374  

2009.11.12 15:39:24
Leioako campusa

Euskal Herriko Bokatazaleen Elkartea?

Elektrizista Harroputz Burusoilen Elkartea?

EHBE zer demontre ote den oraindik jende askok ez dakienez, aurkezpentxo bat egin dugu gaur Leioako Campusean!

 

Aurkezpen honen bidez Euskal Herriak Bere Eskola nola sortu zen, bere helburu nagusiak zein diren, zein proiekturen baitan lan egiten duen... azaldu nahi izan diegu hurbildu diren lagun guztiei.

Eskerrik asko etorri zareten guztioi!


  aurkezpena | unibertsitatea | upv | leioa
Erantzunak 1Ikustaldiak: 518  

2009.03.06 17:33:46
Leioako campusa

Leioako eugalaxia martxan da jada!

Atzo eman genion hasiera hilabete osoko dinamikari 7Katu Gaztetxean egin genuen jaialditxoaren bidez. Jaialdiko argazki eta gora beherak kontatuko ditugu hurrengo batean, oraingoz hasiera ekitaldirako prestatu genuen bideotxoa eskaintzen dizuegu ikusgai.

 Hona hemen bideoa:

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.


  eugalaxia | ekitaldia | unibertsitatea | upv | leioa | gaztetxea
Erantzunak 0Ikustaldiak: 721  

2009.03.03 21:58:59
Leioako campusa

 
Leioako eugalaxiari hasiera emateko jaialditxo bat antolatu dugu Ostegun honetarako!
Eugalaxiaren hasiera ekitaldia, bertso eta euskarazko rap saioa, pintxo goxoak eta giro paregabea!
 
 
Ostegun honetan,20:00etatik aurrera,
ZATOZ 7KATU GAZTETXERA!!!

  gaztetxea | bertsolariak | leioa | upv | unibertsitatea | ekitaldia | eugalaxia
Erantzunak 0Ikustaldiak: 551  

2008.12.28 14:51:37
Leioako campusa

EUSKAL HERRIAK

EUSKAL UNIBERTSITATEA!

 

ikusi bideoa:

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.


  unibertsitatea | leioa | upv | campusak larru gorritan
Erantzunak 0Ikustaldiak: 793  

2008.11.28 16:50:21
Leioako campusa

Kalejira egin genuen atzo Leioako campusetik barrena. Trikitixa eta panderoaren giro alaiarekin, beste behin ere UPV larru gorritan utzi genuen eta UPV zer nolako puntu beltz erraldoia den irudikatu genuen.

 

Hona kalejiraren ibilbidea:

Lehenego geldialdia: Errektoretza

 

Errektoretzan egin genuen lehen geldialdia. Gurekin generaman UPVri txaketa kendu genion bertan eta agerian geratu zen lehengo puntu beltza: demokraziarik eza.

Errektoretzak komunitate unibertsitarioko kideoi hitza eta parte hartzea ukatzen digu eta kampuseko kontrol sozialaren eta errepresioaren erantzule gorena da; horregatik, puntu beltza!

 

 

Bigarren geldialdia: BBK eta Iberia bidaiak

 UPVri alkandora kendu eta bigarren puntu beltza agertu zitzaigun: Zeinen beharren araberako unibertsitatea da hau?

Argi dago ez dela Euskal Herriaren eta euskal herritarren beharren araberako unibertsitatea. Estatuen eta enpresen interesei men egiten die UPVk eta horren adibidetzat hartu genuen bigarren geldialdi hau, BBK eta Iberia bidaia ajentziaren artean. Beste hamaika geldialdi ere egin genitzazkeen, Cocacola makina bakoitzean, esaterako; baina ez genukeen sekula amaituko kalejira!

 Horregatik, dagozkien puntu beltzak jarri genizkien, eta aurrera!

 

Hirugarren geldialdia: Zientzietako Fakultateko Dekanotza

 

Esan behar da nahiz eta Zientzitakoa aukeratu, beste edozein dekanotzak ere berdin berdin balioko lukeela... UPVri galtzak kendu genizkion eta azken puntu beltza agerian utzi genuen: euskara 3.mailako hizkuntza.

Euskaraz amaitu ezin diren karrerak, idazkaritza erdaldunak, euskaraz ez dakiten dekanoak, seinalizazio erdalduna... Eta gero unibertsitate euskalduna dela saltzen digute!!

 

 

Eta kalejiraren amaiera!

 

 
Campuseko sarreran dagoen UPVko setoan amaitu genuen kalejira. Seto hau UPVren ikur eta sinbolo da, UPV bera sinbolizatzen du eta beraz aipatutako puntu beltz eta eskubide urraketa guztiak barnebiltzen ditu. Horregatik, puntu beltz erraldoi bat dela iruditzen zaigu. Eta halaxe adierazi genuen...
 
 



  unibertsitatea | leioa | upv | campusak larru gorritan
Erantzunak 0Ikustaldiak: 836  

2008.11.25 16:14:36
Leioako campusa

Deialdia egina dago!!

Ostegunean 11:00etan triki-kalejira egingo dugu campuseko puntu beltz esanguratsuenetatik barrena. Eguraldiak laguntzen badigu, beste behin ere UPV larru gorritan utziko dugu eta agerian geratuko dira unibertsitate honek burutzen dituen eskubide urraketa lotsagarriak!!

Errektore hauteskundeetan murgilduta gabiltzan garai honetan, guztiek hitz dotore eta promesez betetzen dute ahoa. Baina guk badakigu esaten dutena gezurra dela, eta orain arte unibertsitatea euskaldundu ez badute, campusak kamera eta seguratez josi badituzte eta enpresei ateak parez pare ireki badizkiete; hemendik aurrera ere halaxe jarraituko dutela.

 

Beraz, badakizu! ZATOZ KALEJIRARA eta biluztu UPV!!


  leioa | upv | unibertsitatea | campusak larru gorritan
Erantzunak 0Ikustaldiak: 881  

2008.11.06 10:26:43
Leioako campusa

Kontxo kontxo... ez da kanpotik zirudiena!

Dotorezia eta hitz ponposo guztiak kenduta azpian agertzen dena oso bestelakoa da...

 

Hau bai dela benetako UPV!!


  campusak larru gorritan | unibertsitatea | upv | leioa
Erantzunak 0Ikustaldiak: 821  

2008.11.03 11:00:29
Leioako campusa

Hara hara... ta galtzak kenduz gero?
  leioa | upv | unibertsitatea | campusak larru gorritan
Erantzunak 0Ikustaldiak: 802  

2008.10.30 08:12:14
Leioako campusa

Ikus dezagun zer dagoen UPVren itxurazko dotorezia horren azpian!

Ken diezaiogun jaka...

ea zer agertzen den....

hum... ez da oso ongi ikusten zer den... baina, lasai! laster argituko dugu! 


  leioa | upv | unibertsitatea | campusak larru gorritan
Erantzunak 1Ikustaldiak: 775  

2008.10.28 08:35:56
Leioako campusa

Goazen pausuz pausu...

Lehenik eta behin, aurkezpenak: hona hemen UPV. Ziur lehendik ere ezagutzen zenutela. Ziur berari buruzko hitz ponposo eta laudorio asko entzun dituzuela, hedabideetan, adibidez. Egia esan kanpotik behintzat itxura ona du, dotore dago... ezta?

 

 

 

 

 


  unibertsitatea | leioa | upv | campusak larru gorritan
Erantzunak 1Ikustaldiak: 903  

2008.10.20 14:24:52
Leioako campusa

Ikasturte berria hasi da eta berarekin batera, nola ez!, EHBEko lantaldea ere jarri da martxan!

EHBEren berri izateko, aurreko urteetan zertan aritu garen jakiteko eta aurten zein asmorekin gatozen entzun nahi baduzu ZATOZ AURKEZPENERA!

 

Asteazken honetan, Urriak 22, eguerdiko 12:00etan GGZZko aulategiko 2.1 gelan egongo gara interesa duen edonorren zain! ZATOZ BELDURRIK GABE!


  leioa | upv
Erantzunak 0Ikustaldiak: 840  

2008.10.13 20:59:19
Leioako campusa

Apìrilaren 24ean ospatuko dugun Euskal Unibertsora joateko, autobusa antolatu dugu Leioako taldeak.

Gasteizera joateko asmoa duzuenok, eta Bilbotik joan nahi baduzue, bidali email bat uni-leioa[a bildua]euskaleskola.org-era, eta eman izena.

Autobusa, apirilak 24ean goizeko 8rak laurden gutxiagotan abiatuko da termibusetik. Buelta berriz, 9ak laurden gutxiagotan izango dugu Gasteiztik.

Animatu., eta baietz bi autobus bete!!


  leioa | upv | euskal unibertsoa | unibertsitatea | hsn
Erantzunak 0Ikustaldiak: 722  

2008.10.13 20:56:29
Leioako campusa

Leioako kanpusean ere hasi dugu euskal unibertso txikia. Apirilaren 14etik 17ra bitartean, hitzaldi eta ospaklizun ugari izango ditugu entzun-ikus gai.

Unibertso txikiarekin hasteko, motorrak berotze aldera, hezkidetza gidaren aurkezpena izan genuen astelehenean. Bilgune feministako kide bat gerturatu zen, eta gida honen berri eman zigun gerturatuei. astelehena izanik, ez ginen jende asko ere gerturatu, baina hitzaldi interesgarria izan zen guztiontzat.


  leioa | upv | euskal unibertso txikia | euskal unibertso | hsn dinamika | hsn | unibertsitatea
Erantzunak 0Ikustaldiak: 596  



Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Etiketak
arrasate hsn dinamika argazki herritarra hsn aretxabaleta kontzertua gaztetxea ain1 bertsolariak bideoa leioa upv euskal unibertso txikia euskal unibertso unibertsitatea euskal unibertsoa upna nup zalla urola kosta zarautz orio aia oiartzun orereta hitzaldia hezkidetza ordizia haur eskolak kontzentrazioa erakusketa ekitaldia iruñea pitz barañain campusak larru gorritan salaketa iruzurra zozketa euskal curriculuma eugalaxia Ibaeta EU Galaxia jaialdia Topaketak garraioa ibilaldia Celaa aurkezpena hezkuntza deialdia

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

feed-image Jarioak