Etiketa: euskal unibertso txikia
 |
 |
 |
|
Ikerkuntza da Euskal Unibertsitatearen zutoinetako bat. Hori horrela izanik ikerkuntzak gaur egungo unibertsitateetan duen garrantzia eta euskarak bertan duen presentzia aztertu nahi izan dugu. "Ikerkuntza euskaraz eta Euskal Herrian" izena duen mahai-ingurua antolatu dugu horretarako.
APIRILAK 29, 12:00etan GGZZko Aulategian
Iratxe Retolaza, Iñaki Antiguedad, Joxerra Aihartza eta Ixabel Etxebarria

Oharra: mahai-ingurua internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango da!
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Biharko saioarekin hasiko da Ibaetako EU Galaxia!!! Hezkidetza oinarri hartuta, saio paregabea prestatua dugu biharko: Lehenengo, hezkidetza tailerra izango dugu: bertan, gure egunerokotasunean aurkitzen ditugun antolaketa, hizkuntza, jarrera... ez hezkidetzaileak identifikatu eta hauen inguruan jardungo gara modu dinamiko eta atsegin batez. Jarraian, Bilgune Feministaren eskutik, Hezkidetza Gida ezagutzeko parada izango dugu. Plan ezin hobea, ezta? Ba badakizue, animatu eta arrimatu bihar 11:30ean FIHEZIko 1.7 gelara!!!! 
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Ekimen zabal bezain ezberdinez beteta dator aurtengoan martxoa Ibaetara!!! EU GALAXIAren izenpean hainbat ekimen burutuko dira hilabete osoan zehar, martxoaren 28an guztiok Eibarrera bidean jar gaitezen!!! Hezkidetza, esperientzia ezberdinen elkartrukea... ASKOTARIKOAK IZANGO DIRA PRESTATUAK DITUGUN SAIOAK! Lehenengo saioa ostegun honetan, martxoak 12, izango da: Hezkidetza oinarri hartuta, saio praktikoa izango dugu, gure egunerokotasunean hezkidetzak duen edo ez duen presentziaren inguruan hausnarketatxo bat egiteko, Ikasle Abertzaleaken eskutik. Eta jarraian, Bilgune Feministako kideak izango ditugu, pasa den ikasturtean ateratako Hezkidetza Gida aurkezteko. ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ IBAETAKO EU GALAXIARA!!!!!!
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Kaixo lagunok!
Jada eman diogu bukaera NUP-eko Euskal Unibertso txikiari. Gaurkoan Bilgune Feministaren Hezkidetza Gidaren aurkezpena izan dugu, bertan 20 pertsona inguru elkartu gara. Jarraian, Hezkuntza Sistema Nazionalaren argazkia atera dugu, langile, ikasle eta herritar ugari elkartu gara. Milesker parte hartu duzuen guztioi, eta Gasteizen ikusiko dugu elkar berriz.3,2,1... Bagoaz Gasteizera!! Euskal Unibertsitatea
|
|
 |
 |
 |
|
|
Deialdiak
<< Abuztua 2010 >>
| As | As | As | Os | Os | La | Ig |
| | | | | | | 1 |
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | | | | | |
|
|
Euskal Herriak Bere Eskola. Valid XHTML and CSS.
|
Jarioak
|
|