Leioan ere gogotsu ari gara Hezkuntza Deialdiaren inguruko lanketa egiten! Larunbata gero eta gertuago dugu eta hori nabari da gure Campusean...
-> Gure Campusean, egia esan, parkerik ez dugu... Baina parkeetako ekimenaren bideari jarraiki, guk ere 1500dik gora eskuorri banatu ditugu ikasle, irakasle, ikerlari eta langile artean!
-> Bihar ekitaldia daukagu!! Unibertsitatetik ere Hezkuntza Deialdiarekin bat egiteko hamaik aarrazoi ditugula adierazteko eta Larunbateko manifestazioari gure atxikimendua emateko ekitalditxoa burutuko dugu bihar Campusean.
Leioako Campuseko EHBEko Gabonetako zozketaren boletorik baldin baduzue... ADI!!
Egin dugu zozketa!! Hauek dira zenbaki saridunak:
1. saria -> 133 zenbakia
2. saria -> 128 zenbakia
ZORIONAK irabazleei eta gogoratu gure e-mailera idazteaz (
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
) saria nola jaso adostu beharko dugu eta!
EHBE zer demontre ote den oraindik jende askok ez dakienez, aurkezpentxo bat egin dugu gaur Leioako Campusean!
Aurkezpen honen bidez Euskal Herriak Bere Eskola nola sortu zen, bere helburu nagusiak zein diren, zein proiekturen baitan lan egiten duen... azaldu nahi izan diegu hurbildu diren lagun guztiei.
Aste honetan Celaa Hezkuntza Sailburuaren bidez ezagutu diren hezkuntza alorreko aldaketen larritasuna salatzeko kontzentrazioa burutu dugu gaur goizean Leioako Campusean. Bertan 70 ikasle, irakasle eta ikerlari inguru batu gara eta Hezkuntza Sistema Nazionalaern alde lan egiteko beharra agerian geratu da.
Zer?!? Oraindik zalantzan zaudela?!? Ez al dituzu nahikoa arrazoi Larunbatean Eibarrera joateko??
Hitzaldiak, tailerrak, kalejira, bertso bazkaria... zer gehiago behar duzu???
Zer?? Ez dakizula nola joan Eibarrera?? Beno, beno... hori baino aitzakia merkeagorik...! Hori bada arazoa, hementxe dituzue garraio aukera ezberdinak:
- Hiriburuetatik autobusak antolatu dira: Mesedez, autobusa erabiltzeko asmoa baduzue, abisatu e-mail horietara.
* BILBO (unileioa[a bildua]euskaleskola.org): 8:30etan Termibusen * GASTEIZ (unigasteiz[a bildua]euskaleskola.org): 8:15etan Filoko parkinean * IRUÑEA (uninup[a bildua]euskaleskola.org): 8:00etan Aularioan, unibertsitatean * DONOSTIA (uniibaeta[a bildua]euskaleskola.org): 8:15etan Aularioan, unibertsitatean
- Pesa autobusak: Gipuzkoa, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Nafarroako beste herri asko,... begiratu ongi datorkizuna! www.pesa.net -en
- Lurraldebus: www.lurraldebus.net
- Euskotren (trena): Gipuzkoa eta Bizkaiatik (Donostiatik-Bilboraino eta Bilbotik-Donostira doan trena): begiratu hemen
Atzo eguerdian, hezkuntza esparruan egon diren eta dauden esperientzia ezberdinak ezagutu eta elkartrukatu genituen Ibaetan!
Hamaika izan diren arren azken urteotan, hezkuntza esparruan, egungo ereduari alternatiba bat eskaini nahian martxan jarritako esperientziak, gaurkoan unibertsitate mailan sortutako Udako Euskal Unibertsitatea, Eskola Gorria, Herri Pedagogia Taldeak eta Etxe Gorri izan ziren FIHEZIko Areto Nagusian plazaratu eta sakonago ezagutu genituenak. Esperientzia ezberdin hauen sorrera, ezaugarriak eta ibilbide zein oztopoak ezagutuz, alternatiba baten beharra, unibertsitate eredu berri baten beharra agerian utzi, eta bide horretan aurrerapausoak emateko aukera ezberdinak badaudela eta gaitasuna badugula ikusteko parada izan genuen atzoko saioan. Bakoitzak bere esparrutik, bere inguru gertukoenetik, hezkuntza eredu, eta zehazki, unibertsitate eredu nazional, partehartzaile, hezkidetzaile, kritiko, iraultzaile eta herritarra lortzea posible dela ikusi genuen!
Ibaetako EU Galaxiako azken saio honetan, Euskal Unibertsitatea ezaugarri guzti horiek biltzen dituen egitasmoa dela ondorioztatu genuen, eta berau egun batez irudikatu eta aldarrikatzeko larunbat honetan Eibarren ospatuko den Euskal Unibertsora joateko deialdia zabaldu genuen.
Badugu, bagara... Euskal Unibertsitatea plazara!!!
NUP-etik autobusa antolatu dugu martxoaren 28an Eibar aldera joateko, GOIZEKO 8:00tan irtengo gara aulariotik, goizeko saioak, kalejira, bazkaria eta ekitaldi kulturalaren ostean, bueltakoa Eibartik arratasldeko 20:00tan jarri dugu, afal ordurako Iruñean egoteko asmoz. Animatu eta parte hartu!!
Agindu bezela, hementxe dituzue ostegunean Leioako eugalaxiari hasiera emateko egin genuen jaialdiko hainbat argazki!
Esan beharra dago jaialdia Bilboko Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxean egin genuela; aste honetan bertan desalojatua izan da Gaztetxe hau eta hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi diogu bertako jendeari jaialdia egiteko aukera eskaintzeagatik eta, aldi berean, gure elkartasuna adierazi nahi diegu desalojoaren aurrean.
7Katu bizirik!
Egitarauan jarri bezala, jaialdiaren hasieran eugalaxiaren hasiera ekitalditxoa egin genuen, blogean bertan ikusgai duzue aurkezpenerako erabili genuen bideoa (hementxe!).
Rapeatzaile eta bertsolarien garaia iritsi zen ondoren!
Maisha MC eta MC La Haine
vs
Izar Mendiguren, Unai Gaztelumendi, Ekhi Erramundegi
Talde polita osatu zuten eta elkarri erronkak botaz giro paregabea jarri zuten eta publikoak ere ederto pasa zuen!
Esan behar da bertsolariak rapeatzera ausartu baziren ere rapeatzaileei zailagoa egin zitzaiela kontrako lanean aritzea!
Indarrak hartzeko pintxo goxoak ere egon ziren...
Ikus dezakezuen bezala, jende nahikotxo bildu zen!
Kontzertuari amaiera emateko 7Katuko kideak txalaparta ateratzera animatu ziren eta publikoak ere izan zuen probatzeko aukera!
Eskerrik asko jaialdira etorri zineten guztioi, eskerrik asko 7Katu Gaztetxeko jendeari eta ondo pasa izan espero dugu! Orain, badakizue, animatu eugalaxiako beste saioetara ere!
UPNAko eugalaxiaren barruan nekazaritza ereduari buruzko hitzaldi arrakastatsua izan dugu, Mikel Lasarte Etxarriarrarekin. 27 ikasle inguru eta irakasle bat egon gara. Emankorra izan da eta oso pozik gaude.
Laburpena Nekazaritzan, Euskal Herriak momentuan duen egoera, 3 lurraldetan zatikaturik, bi estatutan, europako testuingurupean egonik. Egungo agintariek, egungo unibertsitateek bezala (NUP-etik batez ere) produkzioa, konpetitibitatea, humiltasun falta... Ondorioztatu dugu baita ere, merkatu liberalak ez duela estatu baten garapenean batere laguntzen. Gure ustez nekazaritza eredua, errentagarria izan beharko luke, baita ere ingurumenari errespetatzen diona, eta agroindustriatik ahalik eta aldenduen. Horrela, iparraldeak duen berezitasuna, bertako legedia defendatuko ez dugun arren lurrarekiko lotura handiagoa dute, eta adibidetan ikusi da (Kako...). Merkatu kontrolatua beharko genuke, prezioak... kontrolatzeko, eta hau posible den arren, eta dirua dagoen arren, borondaterik ez dago inolaz ere agintarien partetik.
Unibertsitateak zer eskeini beharko lioken EH-ko nekazal eredu horri, alde batetik sektorearen errealitatea ezagutzea ezinbestekoa da, nekazariekin zuzenean kontaktuan egon eta haiei irakasteaz gain haiengandik ere asko dugula ikasteko, humiltasunez joan, horrela bada, klaseetan ere beste pedagogia eredu bat eskatzen du.
Biharko saioarekin hasiko da Ibaetako EU Galaxia!!!
Hezkidetza oinarri hartuta, saio paregabea prestatua dugu biharko:
Lehenengo, hezkidetza tailerra izango dugu: bertan, gure egunerokotasunean aurkitzen ditugun antolaketa, hizkuntza, jarrera... ez hezkidetzaileak identifikatu eta hauen inguruan jardungo gara modu dinamiko eta atsegin batez.
Jarraian, Bilgune Feministaren eskutik, Hezkidetza Gida ezagutzeko parada izango dugu.
Plan ezin hobea, ezta? Ba badakizue, animatu eta arrimatu bihar 11:30ean FIHEZIko 1.7 gelara!!!!
OSTEGUN HONETAN,11:30tan EU GALAXIAREN baitan, hitzaldia izango da NUP-eko 105. gelan.
Bertan, Euskal Herriak behar duen garapen ereduari buruz arituko gara, zehazki, zein Nekazaritza eredu beharko lukeen XXI. mendeko Euskal Herriak. Horretarako, Mikel Lasarte EHNE eta UEU-ko kidea izango dugu hizlari.
Gonbidatuak zaudete Euskal Unibertsitatearen aldeko ekimen honetara eta EIBARren Martxoak 28an izango den EUSKAL UNIBERTSORA joateko.
Ekimen zabal bezain ezberdinez beteta dator aurtengoan martxoa Ibaetara!!!
EU GALAXIAren izenpean hainbat ekimen burutuko dira hilabete osoan zehar, martxoaren 28an guztiok Eibarrera bidean jar gaitezen!!!
Hezkidetza, esperientzia ezberdinen elkartrukea... ASKOTARIKOAK IZANGO DIRA PRESTATUAK DITUGUN SAIOAK!
Lehenengo saioa ostegun honetan, martxoak 12, izango da: Hezkidetza oinarri hartuta, saio praktikoa izango dugu, gure egunerokotasunean hezkidetzak duen edo ez duen presentziaren inguruan hausnarketatxo bat egiteko, Ikasle Abertzaleaken eskutik. Eta jarraian, Bilgune Feministako kideak izango ditugu, pasa den ikasturtean ateratako Hezkidetza Gida aurkezteko.
ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ IBAETAKO EU GALAXIARA!!!!!!
Atzo eman genion hasiera hilabete osoko dinamikari 7Katu Gaztetxean egin genuen jaialditxoaren bidez. Jaialdiko argazki eta gora beherak kontatuko ditugu hurrengo batean, oraingoz hasiera ekitaldirako prestatu genuen bideotxoa eskaintzen dizuegu ikusgai.
Hona hemen bideoa:
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Leioako eugalaxiari hasiera emateko jaialditxo bat antolatu dugu Ostegun honetarako! Eugalaxiaren hasiera ekitaldia, bertso eta euskarazko rap saioa, pintxo goxoak eta giro paregabea!
Aste honetatik aurrera, Martxoan zehar NUP-en ere, EU Galaxia izanen dugu. Euskal Unibertsoa osatzen, UPNA-n galaxia izanen dugu. Hauxe da prestatu duguna:
Kalejira egin genuen atzo Leioako campusetik barrena. Trikitixa eta panderoaren giro alaiarekin, beste behin ere UPV larru gorritan utzi genuen eta UPV zer nolako puntu beltz erraldoia den irudikatu genuen.
Hona kalejiraren ibilbidea:
Lehenego geldialdia: Errektoretza
Errektoretzan egin genuen lehen geldialdia. Gurekin generaman UPVri txaketa kendu genion bertan eta agerian geratu zen lehengo puntu beltza: demokraziarik eza.
Errektoretzak komunitate unibertsitarioko kideoi hitza eta parte hartzea ukatzen digu eta kampuseko kontrol sozialaren eta errepresioaren erantzule gorena da; horregatik, puntu beltza!
Bigarren geldialdia: BBK eta Iberia bidaiak
UPVri alkandora kendu eta bigarren puntu beltza agertu zitzaigun: Zeinen beharren araberako unibertsitatea da hau?
Argi dago ez dela Euskal Herriaren eta euskal herritarren beharren araberako unibertsitatea. Estatuen eta enpresen interesei men egiten die UPVk eta horren adibidetzat hartu genuen bigarren geldialdi hau, BBK eta Iberia bidaia ajentziaren artean. Beste hamaika geldialdi ere egin genitzazkeen, Cocacola makina bakoitzean, esaterako; baina ez genukeen sekula amaituko kalejira!
Horregatik, dagozkien puntu beltzak jarri genizkien, eta aurrera!
Hirugarren geldialdia: Zientzietako Fakultateko Dekanotza
Esan behar da nahiz eta Zientzitakoa aukeratu, beste edozein dekanotzak ere berdin berdin balioko lukeela... UPVri galtzak kendu genizkion eta azken puntu beltza agerian utzi genuen: euskara 3.mailako hizkuntza.
Euskaraz amaitu ezin diren karrerak, idazkaritza erdaldunak, euskaraz ez dakiten dekanoak, seinalizazio erdalduna... Eta gero unibertsitate euskalduna dela saltzen digute!!
Eta kalejiraren amaiera!
Campuseko sarreran dagoen UPVko setoan amaitu genuen kalejira. Seto hau UPVren ikur eta sinbolo da, UPV bera sinbolizatzen du eta beraz aipatutako puntu beltz eta eskubide urraketa guztiak barnebiltzen ditu. Horregatik, puntu beltz erraldoi bat dela iruditzen zaigu. Eta halaxe adierazi genuen...
Ostegunean 11:00etan triki-kalejira egingo dugu campuseko puntu beltz esanguratsuenetatik barrena. Eguraldiak laguntzen badigu, beste behin ere UPV larru gorritan utziko dugu eta agerian geratuko dira unibertsitate honek burutzen dituen eskubide urraketa lotsagarriak!!
Errektore hauteskundeetan murgilduta gabiltzan garai honetan, guztiek hitz dotore eta promesez betetzen dute ahoa. Baina guk badakigu esaten dutena gezurra dela, eta orain arte unibertsitatea euskaldundu ez badute, campusak kamera eta seguratez josi badituzte eta enpresei ateak parez pare ireki badizkiete; hemendik aurrera ere halaxe jarraituko dutela.
Beraz, badakizu! ZATOZ KALEJIRARA eta biluztu UPV!!