Urola kostan amaitutzat ematen da Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko astea. Leloak dioen bezala, egunez egun, herriz herri eta urratsez urrats eraikitzen ari garela nabarmena da eta modu horretan herritarrek Hezkuntza Sistema Nazionalari emandako babesa herrietan islatu da. Horra hor Zarauzko herriak eman dion atxekimendu argazkien bilduma adibide.
Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) herri ekimena herriz-herri ari da hezkuntza sistema nazionala aldarrikatzen. Aste honetan eskualdera hurbildu da, eta hainbat ekimen antolatu du Aian, Orion eta Zarautzen. Euskal Herriko eskualdeak zeharkatzen ari den kanpaina honen helburua «herritarrak informatzea eta kontzientziaraztea da».