hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Etiketa: oiartzun

2008.12.17 17:56:25
Oiartzun

Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak abenduaren 17rako deitua zuen Salaketa Eguna dela eta, Oiartzunen 20 bat pertsona

elkartu gea iruzurraren legeari ezetz esan ta gure desadostasuna adierazteko. Horretarako, EAEko Hezkuntza Sailak hizkuntza ereduen inguruan proposatu duen legeak belaunaldi berriak ez dituela euskaldunduko salatu nahi izan dugu parodia baten bidez.

 

Iruzurraren legea bezala ezaguna egiten ari den lege marko proposamenak hutsune ugari dituela ere salatu dugu eta hezkuntza komunitatearen gehiengoa aurka duela gogorarazi dugu beste behin ere.

Herriaren borondatea errespetatzen omen duten agintariek, beste behin ere, hezkuntza komunitatearen gehiengoari muzin egin eta euskalduntze prozesua trabatzen jarraitzen dute. Oiartzunen egin bezala, jakin dezaten lege iruzurtiei ateak euren muturren aurrian itxiko dizkiegula.

Hezkuntza Sistema Nazionala ALDARRIKATU, BORROKATU, ERAIKI!
Eskolak euskaldundu behar du! IRUZURRIK EZ!

 

 


  iruzurra | salaketa | oiartzun
Erantzunak 0Ikustaldiak: 474  

2008.10.13 22:14:23
Oiartzun

Erakusketa

Azken hilabeteetan Euskal Herriko hezkuntza esparruak abiada bizia hartu duela dirudi, baina urte luzeetan eginiko lan eskerga itzelaren ondorio baino ez dira. Euskal Unibestsitate nazionala, Curriculum burujabe, etabar luzea ez baitira egun batetik bestera eraikitzen. Ez dira ere, aditu batzuek ekarpenarekin soilik eraikitzen. Herriz herri, ikastetxez ikastetxe eta hainbat ikasle, guraso, irakasle, langile nahiz herritarren borondate zintzoari esker eraikitzen dira: beharra identifikatu, aldarrikapena indartu eta egitasmoa sortzeko baldintzak ezarri.
  hsn dinamika | hsn | oiartzun | erakusketa
Erantzunak 0Ikustaldiak: 382  

2008.10.13 21:51:49
Oiartzun

Astelehenin iritsi zen dinamika herrira eta asteartin Udal Liburutegian saio interesgarri eta praktiko batez gozatzeko aukera izan genun. Saioan helburua sexismoaren eragina hezkuntzan aztertzea izan zen eta horretarako Clara Wolframek, sexismoari buruzko hainbat ikerketa eginiko parekidetasun eragileak, bertaraturikoen arteko elkartrukea ahalbideratu zuen saio praktikoa prestatu zun.
  hsn dinamika | hsn | oiartzun | hitzaldia | hezkidetza
Erantzunak 0Ikustaldiak: 353  

2008.10.13 21:30:21
Oiartzun

Kaixo lagunok!!

"Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats... Hezkuntza Sistema Nazionala" deituriko dinamika maiatzaren 5ean iritsiko da Oarso eskualdera eta Oiartzunen egitarau oparoa antolatu dugu hezkuntza mugimendu eta herritar ororen partehartzea bultzatzeko. Horratx:


  hsn | hsn dinamika | oiartzun
Erantzunak 0Ikustaldiak: 338  



Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Etiketak
arrasate hsn dinamika argazki herritarra hsn aretxabaleta kontzertua gaztetxea ain1 bertsolariak bideoa leioa upv euskal unibertso txikia euskal unibertso unibertsitatea euskal unibertsoa upna nup zalla urola kosta zarautz orio aia oiartzun orereta hitzaldia hezkidetza ordizia haur eskolak kontzentrazioa erakusketa ekitaldia iruñea pitz barañain campusak larru gorritan salaketa iruzurra zozketa euskal curriculuma eugalaxia Ibaeta EU Galaxia jaialdia Topaketak garraioa ibilaldia Celaa aurkezpena hezkuntza deialdia

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

feed-image Jarioak