Etiketa: hezkidetza
 |
 |
 |
|
Biharko saioarekin hasiko da Ibaetako EU Galaxia!!! Hezkidetza oinarri hartuta, saio paregabea prestatua dugu biharko: Lehenengo, hezkidetza tailerra izango dugu: bertan, gure egunerokotasunean aurkitzen ditugun antolaketa, hizkuntza, jarrera... ez hezkidetzaileak identifikatu eta hauen inguruan jardungo gara modu dinamiko eta atsegin batez. Jarraian, Bilgune Feministaren eskutik, Hezkidetza Gida ezagutzeko parada izango dugu. Plan ezin hobea, ezta? Ba badakizue, animatu eta arrimatu bihar 11:30ean FIHEZIko 1.7 gelara!!!! 
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Ekimen zabal bezain ezberdinez beteta dator aurtengoan martxoa Ibaetara!!! EU GALAXIAren izenpean hainbat ekimen burutuko dira hilabete osoan zehar, martxoaren 28an guztiok Eibarrera bidean jar gaitezen!!! Hezkidetza, esperientzia ezberdinen elkartrukea... ASKOTARIKOAK IZANGO DIRA PRESTATUAK DITUGUN SAIOAK! Lehenengo saioa ostegun honetan, martxoak 12, izango da: Hezkidetza oinarri hartuta, saio praktikoa izango dugu, gure egunerokotasunean hezkidetzak duen edo ez duen presentziaren inguruan hausnarketatxo bat egiteko, Ikasle Abertzaleaken eskutik. Eta jarraian, Bilgune Feministako kideak izango ditugu, pasa den ikasturtean ateratako Hezkidetza Gida aurkezteko. ANIMATU ETA ETOR ZAITEZ IBAETAKO EU GALAXIARA!!!!!!
|
|
 |
 |
 |
|
|
Deialdiak
<< Abuztua 2010 >>
| As | As | As | Os | Os | La | Ig |
| | | | | | | 1 |
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | | | | | |
|
|
Euskal Herriak Bere Eskola. Valid XHTML and CSS.
|
Jarioak
|
|