Ostiralari amaiera emateko ekitalditxo bat egin genuen. Hasiera albokaren soinu herrikoiaren eman zitzaion. Ondoren, bertsolariek eta dantzariek eskaini zioten HSNren ekimenari agurra.
EAEk muntatutako beste iruzur baten aurrean ginela salatzeko parodia bat egingo genuen. Bertan, Tontxu Canposek egindako curriculun dekretuaren eta Euskal Curriculumaren arteko desberdintasunak agerian geratu ziren.
Urola kostan amaitutzat ematen da Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko astea. Leloak dioen bezala, egunez egun, herriz herri eta urratsez urrats eraikitzen ari garela nabarmena da eta modu horretan herritarrek Hezkuntza Sistema Nazionalari emandako babesa herrietan islatu da. Horra hor Zarauzko herriak eman dion atxekimendu argazkien bilduma adibide.
Arrakasta itzela izan genuen atzoko argazki herritarrean. Argi utzi dute arrasatearrak Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde daudela. Gure Pitzek herriko plazako umeen artean izandako arrakasta be ikeragarrixa izen zan, Pitzekin margotu eta jolasteko gogo ikaragarriak zeuden plazan. Bihar arratsaldeko bostetatik aurrera, Pitz Erraldoiean gehiago eta gustorago jolasteko aukera izango dugu denok Sebero Altube Plazan.
Arrasateko Kaleak hezkuntzaz busti behar ditugu eta horretarako lehenengo zita, gaur arratsaldean, herriko plazan izango da. Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko atxikimendua agertzeko argazki herritarra aterako dugu denok elkarrekin.
Arrasatear guztioi dei egiten diegu gaur arratsaldeko 18:30tan gurekin batera argazkia ateratzera anima daitezen. Ondoren, 19retan KulturAteko Jokin Zaitegi aretoan Auzolanez, Hezkuntza Sistema Nazionala erakusketa gidatua eskainiko dugu, bideo, panelez eta tailerrez jositako erakusketa bikaina.
Argazkiak atera eta atera gabiltza arrasatearrei. Talde ugarirekin egoteko aukera izan dugu eta beste batzuengana ezin iritsi izan gara oporrak tarteko. Argazki bitartez Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko atxikimendua azaldu nahi dugu.
Zuon guztion argazkiak jaso eta argitaratu nahi ditugu, zuon taldearengana juteko tarte bat ezarri egiguzue eta bertaratuko gara pankarta eta argazki kamara eskutan! Gurekin harremanetan jartzeko
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
–ra idatzi eta jarri zuon telefonoa eta hitzordua eta gu jarriko gara harremanetan.