Azken hilabeteetan Euskal Herriko hezkuntza esparruak abiada bizia hartu duela dirudi, baina urte luzeetan eginiko lan eskerga itzelaren ondorio baino ez dira. Euskal Unibestsitate nazionala, Curriculum burujabe, etabar luzea ez baitira egun batetik bestera eraikitzen. Ez dira ere, aditu batzuek ekarpenarekin soilik eraikitzen. Herriz herri, ikastetxez ikastetxe eta hainbat ikasle, guraso, irakasle, langile nahiz herritarren borondate zintzoari esker eraikitzen dira: beharra identifikatu, aldarrikapena indartu eta egitasmoa sortzeko baldintzak ezarri.