Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamikaren azken txanpak Barañainen ere izaten ari du bere isla. Asteartean Pitz erraldoiaren jolasak gauzatu ziren Alaitz ikastetxeko patioan. Bertan ume mordoa agertu zen eta horren ondorio dugu gure pitzin osasun etxetik pasa behar izana!! Baina lasai, jada Barañaindarren babesarekin pitz sendatu eta ostegunean Haizea kultur elkartean izango dugu arratsaldeko 19:00tan "Auzolanean, Hezkuntza Sistema Nazionala" erakusketaz gozatzeko.