Kalejira egin genuen atzo Leioako campusetik barrena. Trikitixa eta panderoaren giro alaiarekin, beste behin ere UPV larru gorritan utzi genuen eta UPV zer nolako puntu beltz erraldoia den irudikatu genuen.
Hona kalejiraren ibilbidea:
Lehenego geldialdia: Errektoretza

Errektoretzan egin genuen lehen geldialdia. Gurekin generaman UPVri txaketa kendu genion bertan eta agerian geratu zen lehengo puntu beltza: demokraziarik eza.
Errektoretzak komunitate unibertsitarioko kideoi hitza eta parte hartzea ukatzen digu eta kampuseko kontrol sozialaren eta errepresioaren erantzule gorena da; horregatik, puntu beltza!
Bigarren geldialdia: BBK eta Iberia bidaiak
UPVri alkandora kendu eta bigarren puntu beltza agertu zitzaigun: Zeinen beharren araberako unibertsitatea da hau?
Argi dago ez dela Euskal Herriaren eta euskal herritarren beharren araberako unibertsitatea. Estatuen eta enpresen interesei men egiten die UPVk eta horren adibidetzat hartu genuen bigarren geldialdi hau, BBK eta Iberia bidaia ajentziaren artean. Beste hamaika geldialdi ere egin genitzazkeen, Cocacola makina bakoitzean, esaterako; baina ez genukeen sekula amaituko kalejira!
Horregatik, dagozkien puntu beltzak jarri genizkien, eta aurrera!
Hirugarren geldialdia: Zientzietako Fakultateko Dekanotza

Esan behar da nahiz eta Zientzitakoa aukeratu, beste edozein dekanotzak ere berdin berdin balioko lukeela... UPVri galtzak kendu genizkion eta azken puntu beltza agerian utzi genuen: euskara 3.mailako hizkuntza.
Euskaraz amaitu ezin diren karrerak, idazkaritza erdaldunak, euskaraz ez dakiten dekanoak, seinalizazio erdalduna... Eta gero unibertsitate euskalduna dela saltzen digute!!
Eta kalejiraren amaiera!
Campuseko sarreran dagoen UPVko setoan amaitu genuen kalejira. Seto hau UPVren ikur eta sinbolo da, UPV bera sinbolizatzen du eta beraz aipatutako puntu beltz eta eskubide urraketa guztiak barnebiltzen ditu. Horregatik, puntu beltz erraldoi bat dela iruditzen zaigu. Eta halaxe adierazi genuen...