Etiketa: salaketa
 |
 |
 |
|
Gaur goizean EAEko Hezkuntza arduradun den Isabel Celaá izan da Leioako Campusean Irakasleen Unibertsitate Eskolaren eraikin berriaren lehen harria jartzeko aitzakipean. Ez da bakarrik etorri ordea, traje txukunez jantzitako polizia etorri da berarekin eta, Campuseko ohiko segurtasun indarrekin batera, ekitaldiko protagonista tristeak izan dira unibertsitateko hainbat kiderentzat.
Celaáren etorreraren berri izandakoan, unibertsitateko 30 lagun inguru eraikin berriaren obren kanpoaldean elkartu gara kontzentra batetan; "Inposaketarik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala!" zioen pankarta eta hainbat kartel eskuetan harturik. Baina trajedun poliziei eta unibertsitateko segurtasun indarrei ez zaie gehiegi gustatu bestelako iritzien presentzia egotea eta, horregatik, obrak dauden lekura hurbiltzen saiatze hutsagatik bi ikasle bortxakeriz tratatu dituzte.
Ustez publikoa den unibertsitate batean, eraikinaren obretara hurbiltze hutsagatik, besotik heldu eta errektoretzaren izenean "gonbidapenik ez baduzu ezin duzu sartu" esan ondoren, trajedun txakurrek ondo bete dute beren lana "O sales o te saco yo. O te vas o te llevo yo"; bultzaka eta kolpeka ikaslea aldendu araziz.
Hona hemen argazki batzuk:
UKberri.netek ere argazki galeria eskegi du.
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Celaak aurkeztu berri dituen aldaketak gure hezkuntza eskubideen aurkako eraso larria dira!! Ez dugu inposaketa eta iruzur gehiago onartuko!
ASKI DA!
INPOSAKETARIK EZ!
EUSKAL HERRIAK HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALA!
Bihar, Osteguna, kontzentrazioa burutuko dugu eraso berri hau salatzeko.
11:30etan Kafetegian
Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde, zatoz zu ere!
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak abenduaren 17rako deitua zuen Salaketa Eguna dela eta, Oiartzunen 20 bat pertsona elkartu gea iruzurraren legeari ezetz esan ta gure desadostasuna adierazteko. Horretarako, EAEko Hezkuntza Sailak hizkuntza ereduen inguruan proposatu duen legeak belaunaldi berriak ez dituela euskaldunduko salatu nahi izan dugu parodia baten bidez. Iruzurraren legea bezala ezaguna egiten ari den lege marko proposamenak hutsune ugari dituela ere salatu dugu eta hezkuntza komunitatearen gehiengoa aurka duela gogorarazi dugu beste behin ere. Herriaren borondatea errespetatzen omen duten agintariek, beste behin ere, hezkuntza komunitatearen gehiengoari muzin egin eta euskalduntze prozesua trabatzen jarraitzen dute. Oiartzunen egin bezala, jakin dezaten lege iruzurtiei ateak euren muturren aurrian itxiko dizkiegula. Hezkuntza Sistema Nazionala ALDARRIKATU, BORROKATU, ERAIKI! Eskolak euskaldundu behar du! IRUZURRIK EZ!
|
|
 |
 |
 |
|
|
Deialdiak
<< Abuztua 2010 >>
| As | As | As | Os | Os | La | Ig |
| | | | | | | 1 |
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | | | | | |
|
|
Euskal Herriak Bere Eskola. Valid XHTML and CSS.
|
Jarioak
|
|