
Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak abenduaren 17rako deitua zuen Salaketa Eguna dela eta, Oiartzunen 20 bat pertsona
elkartu gea iruzurraren legeari ezetz esan ta gure desadostasuna adierazteko. Horretarako, EAEko Hezkuntza Sailak hizkuntza ereduen inguruan proposatu duen legeak belaunaldi berriak ez dituela euskaldunduko salatu nahi izan dugu parodia baten bidez.
Iruzurraren legea bezala ezaguna egiten ari den lege marko proposamenak hutsune ugari dituela ere salatu dugu eta hezkuntza komunitatearen gehiengoa aurka duela gogorarazi dugu beste behin ere.
Herriaren borondatea errespetatzen omen duten agintariek, beste behin ere, hezkuntza komunitatearen gehiengoari muzin egin eta euskalduntze prozesua trabatzen jarraitzen dute. Oiartzunen egin bezala, jakin dezaten lege iruzurtiei ateak euren muturren aurrian itxiko dizkiegula.
Hezkuntza Sistema Nazionala ALDARRIKATU, BORROKATU, ERAIKI!
Eskolak euskaldundu behar du! IRUZURRIK EZ!