Etiketa: hsn
 |
 |
 |
|
Gaur goizean EAEko Hezkuntza arduradun den Isabel Celaá izan da Leioako Campusean Irakasleen Unibertsitate Eskolaren eraikin berriaren lehen harria jartzeko aitzakipean. Ez da bakarrik etorri ordea, traje txukunez jantzitako polizia etorri da berarekin eta, Campuseko ohiko segurtasun indarrekin batera, ekitaldiko protagonista tristeak izan dira unibertsitateko hainbat kiderentzat.
Celaáren etorreraren berri izandakoan, unibertsitateko 30 lagun inguru eraikin berriaren obren kanpoaldean elkartu gara kontzentra batetan; "Inposaketarik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala!" zioen pankarta eta hainbat kartel eskuetan harturik. Baina trajedun poliziei eta unibertsitateko segurtasun indarrei ez zaie gehiegi gustatu bestelako iritzien presentzia egotea eta, horregatik, obrak dauden lekura hurbiltzen saiatze hutsagatik bi ikasle bortxakeriz tratatu dituzte.
Ustez publikoa den unibertsitate batean, eraikinaren obretara hurbiltze hutsagatik, besotik heldu eta errektoretzaren izenean "gonbidapenik ez baduzu ezin duzu sartu" esan ondoren, trajedun txakurrek ondo bete dute beren lana "O sales o te saco yo. O te vas o te llevo yo"; bultzaka eta kolpeka ikaslea aldendu araziz.
Hona hemen argazki batzuk:
UKberri.netek ere argazki galeria eskegi du.
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Celaak aurkeztu berri dituen aldaketak gure hezkuntza eskubideen aurkako eraso larria dira!! Ez dugu inposaketa eta iruzur gehiago onartuko!
ASKI DA!
INPOSAKETARIK EZ!
EUSKAL HERRIAK HEZKUNTZA SISTEMA NAZIONALA!
Bihar, Osteguna, kontzentrazioa burutuko dugu eraso berri hau salatzeko.
11:30etan Kafetegian
Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde, zatoz zu ere!
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Gaur Arrate Leunda, ipuin kontalaria, izan dugu liburutegian. Bertaratu diren haurrak adi-adi egon dira ipuinak entzuten.
|
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
Apìrilaren 24ean ospatuko dugun Euskal Unibertsora joateko, autobusa antolatu dugu Leioako taldeak. Gasteizera joateko asmoa duzuenok, eta Bilbotik joan nahi baduzue, bidali email bat uni-leioa[a bildua]euskaleskola.org-era, eta eman izena. Autobusa, apirilak 24ean goizeko 8rak laurden gutxiagotan abiatuko da termibusetik. Buelta berriz, 9ak laurden gutxiagotan izango dugu Gasteiztik. Animatu., eta baietz bi autobus bete!!
|
|
 |
 |
 |
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Deialdiak
<< Abuztua 2010 >>
| As | As | As | Os | Os | La | Ig |
| | | | | | | 1 |
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | | | | | |
|