Gaur, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Euskal Curriculumaren aldeko aldarria, musikaz, bertsoaz, olerkiaz eta literaturaz bustiko da Donostiako Kafe Antzokian (DOKAn).
Uxue Alberdi, Alaia Martin, Eneko Barberena, Gotzon Barandiaran, Lander Garro edota Gorka Erzilla dira, besteak beste, DOKAn arituko direnak.
Aukera paregabea dugu, beraz, Euskal Curriculumaren beharra jai-giro goxoan azalarazteko!!!
Animatu eta bertaratu
Guztion artean Euskal Curriculumaren beharra aldarrika dezagun!