NUP-etik autobusa antolatu dugu martxoaren 28an Eibar aldera joateko, GOIZEKO 8:00tan irtengo gara aulariotik, goizeko saioak, kalejira, bazkaria eta ekitaldi kulturalaren ostean, bueltakoa Eibartik arratasldeko 20:00tan jarri dugu, afal ordurako Iruñean egoteko asmoz. Animatu eta parte hartu!!
Agindu bezela, hementxe dituzue ostegunean Leioako eugalaxiari hasiera emateko egin genuen jaialdiko hainbat argazki!
Esan beharra dago jaialdia Bilboko Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxean egin genuela; aste honetan bertan desalojatua izan da Gaztetxe hau eta hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi diogu bertako jendeari jaialdia egiteko aukera eskaintzeagatik eta, aldi berean, gure elkartasuna adierazi nahi diegu desalojoaren aurrean.
7Katu bizirik!
Egitarauan jarri bezala, jaialdiaren hasieran eugalaxiaren hasiera ekitalditxoa egin genuen, blogean bertan ikusgai duzue aurkezpenerako erabili genuen bideoa (hementxe!).
Rapeatzaile eta bertsolarien garaia iritsi zen ondoren!
Maisha MC eta MC La Haine
vs
Izar Mendiguren, Unai Gaztelumendi, Ekhi Erramundegi
Talde polita osatu zuten eta elkarri erronkak botaz giro paregabea jarri zuten eta publikoak ere ederto pasa zuen!
Esan behar da bertsolariak rapeatzera ausartu baziren ere rapeatzaileei zailagoa egin zitzaiela kontrako lanean aritzea!
Indarrak hartzeko pintxo goxoak ere egon ziren...
Ikus dezakezuen bezala, jende nahikotxo bildu zen!
Kontzertuari amaiera emateko 7Katuko kideak txalaparta ateratzera animatu ziren eta publikoak ere izan zuen probatzeko aukera!
Eskerrik asko jaialdira etorri zineten guztioi, eskerrik asko 7Katu Gaztetxeko jendeari eta ondo pasa izan espero dugu! Orain, badakizue, animatu eugalaxiako beste saioetara ere!
UPNAko eugalaxiaren barruan nekazaritza ereduari buruzko hitzaldi arrakastatsua izan dugu, Mikel Lasarte Etxarriarrarekin. 27 ikasle inguru eta irakasle bat egon gara. Emankorra izan da eta oso pozik gaude.
Laburpena Nekazaritzan, Euskal Herriak momentuan duen egoera, 3 lurraldetan zatikaturik, bi estatutan, europako testuingurupean egonik. Egungo agintariek, egungo unibertsitateek bezala (NUP-etik batez ere) produkzioa, konpetitibitatea, humiltasun falta... Ondorioztatu dugu baita ere, merkatu liberalak ez duela estatu baten garapenean batere laguntzen. Gure ustez nekazaritza eredua, errentagarria izan beharko luke, baita ere ingurumenari errespetatzen diona, eta agroindustriatik ahalik eta aldenduen. Horrela, iparraldeak duen berezitasuna, bertako legedia defendatuko ez dugun arren lurrarekiko lotura handiagoa dute, eta adibidetan ikusi da (Kako...). Merkatu kontrolatua beharko genuke, prezioak... kontrolatzeko, eta hau posible den arren, eta dirua dagoen arren, borondaterik ez dago inolaz ere agintarien partetik.
Unibertsitateak zer eskeini beharko lioken EH-ko nekazal eredu horri, alde batetik sektorearen errealitatea ezagutzea ezinbestekoa da, nekazariekin zuzenean kontaktuan egon eta haiei irakasteaz gain haiengandik ere asko dugula ikasteko, humiltasunez joan, horrela bada, klaseetan ere beste pedagogia eredu bat eskatzen du.
OSTEGUN HONETAN,11:30tan EU GALAXIAREN baitan, hitzaldia izango da NUP-eko 105. gelan.
Bertan, Euskal Herriak behar duen garapen ereduari buruz arituko gara, zehazki, zein Nekazaritza eredu beharko lukeen XXI. mendeko Euskal Herriak. Horretarako, Mikel Lasarte EHNE eta UEU-ko kidea izango dugu hizlari.
Gonbidatuak zaudete Euskal Unibertsitatearen aldeko ekimen honetara eta EIBARren Martxoak 28an izango den EUSKAL UNIBERTSORA joateko.
Atzo eman genion hasiera hilabete osoko dinamikari 7Katu Gaztetxean egin genuen jaialditxoaren bidez. Jaialdiko argazki eta gora beherak kontatuko ditugu hurrengo batean, oraingoz hasiera ekitaldirako prestatu genuen bideotxoa eskaintzen dizuegu ikusgai.
Hona hemen bideoa:
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Leioako eugalaxiari hasiera emateko jaialditxo bat antolatu dugu Ostegun honetarako! Eugalaxiaren hasiera ekitaldia, bertso eta euskarazko rap saioa, pintxo goxoak eta giro paregabea!