
Atzo eguerdian, hezkuntza esparruan egon diren eta dauden esperientzia ezberdinak ezagutu eta elkartrukatu genituen Ibaetan!
Hamaika izan diren arren azken urteotan, hezkuntza esparruan, egungo ereduari alternatiba bat eskaini nahian martxan jarritako esperientziak, gaurkoan unibertsitate mailan sortutako Udako Euskal Unibertsitatea, Eskola Gorria, Herri Pedagogia Taldeak eta Etxe Gorri izan ziren FIHEZIko Areto Nagusian plazaratu eta sakonago ezagutu genituenak. Esperientzia ezberdin hauen sorrera, ezaugarriak eta ibilbide zein oztopoak ezagutuz, alternatiba baten beharra, unibertsitate eredu berri baten beharra agerian utzi, eta bide horretan aurrerapausoak emateko aukera ezberdinak badaudela eta gaitasuna badugula ikusteko parada izan genuen atzoko saioan. Bakoitzak bere esparrutik, bere inguru gertukoenetik, hezkuntza eredu, eta zehazki, unibertsitate eredu nazional, partehartzaile, hezkidetzaile, kritiko, iraultzaile eta herritarra lortzea posible dela ikusi genuen!
Ibaetako EU Galaxiako azken saio honetan, Euskal Unibertsitatea ezaugarri guzti horiek biltzen dituen egitasmoa dela ondorioztatu genuen, eta berau egun batez irudikatu eta aldarrikatzeko larunbat honetan Eibarren ospatuko den Euskal Unibertsora joateko deialdia zabaldu genuen.
Badugu, bagara... Euskal Unibertsitatea plazara!!!
Martxoaren 28an guztiok Eibarrera!!!