Aurrekoan esan bezala, maiatzeren 24an Zarauzko Gaztetxoen Ibilaldia egin zen. Aurtengoa XXVII.a izan bazen ere berezitasun garrantzitsu bat izan zuen; Pagoeta Mendi elkarteaz eta Gurutxurtuz gain EHBEk ere bere apurra jarri baitzuen ekimen hau antolatzeko.
Euria lagun izan bagenuen ere, 200 haur, gazte eta heldu bildu ginen bertan. Ondo pasa genuenaren seinale izan zen ibilbidea bukatu ondoren gehienok geneukan itxura: blai bukatzeaz gain, irinez, azukrez eta gatzez josita iritsi baikinen helmugara.
Gure partetik, oso esperientzia polita izan zela esan beharra dago, MILA ESKER bertara gerturatu zineten gutzioi! Datorren urtean ere esperientzia zoragarri hau errepikatzea espero dugu.