Agindu bezela, hementxe dituzue ostegunean Leioako eugalaxiari hasiera emateko egin genuen jaialdiko hainbat argazki!
Esan beharra dago jaialdia Bilboko Alde Zaharreko 7Katu Gaztetxean egin genuela; aste honetan bertan desalojatua izan da Gaztetxe hau eta hemendik gure eskerrik beroenak eman nahi diogu bertako jendeari jaialdia egiteko aukera eskaintzeagatik eta, aldi berean, gure elkartasuna adierazi nahi diegu desalojoaren aurrean.
7Katu bizirik!
Egitarauan jarri bezala, jaialdiaren hasieran eugalaxiaren hasiera ekitalditxoa egin genuen, blogean bertan ikusgai duzue aurkezpenerako erabili genuen bideoa (hementxe!).

Rapeatzaile eta bertsolarien garaia iritsi zen ondoren!
Maisha MC eta MC La Haine
vs
Izar Mendiguren, Unai Gaztelumendi, Ekhi Erramundegi
Talde polita osatu zuten eta elkarri erronkak botaz giro paregabea jarri zuten eta publikoak ere ederto pasa zuen!
Esan behar da bertsolariak rapeatzera ausartu baziren ere rapeatzaileei zailagoa egin zitzaiela kontrako lanean aritzea!

Indarrak hartzeko pintxo goxoak ere egon ziren...
Ikus dezakezuen bezala, jende nahikotxo bildu zen!

Kontzertuari amaiera emateko 7Katuko kideak txalaparta ateratzera animatu ziren eta publikoak ere izan zuen probatzeko aukera!
Eskerrik asko jaialdira etorri zineten guztioi, eskerrik asko 7Katu Gaztetxeko jendeari eta ondo pasa izan espero dugu! Orain, badakizue, animatu eugalaxiako beste saioetara ere!