HBE
|
Argitalpenak
|
|
Asteazkena, 2008(e)ko Azaroa(r)en 26-(e)an 18:31etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 34. alea kaleratu dugu. Aurreko alean Gelmini legeari ale berezia eskaintzen genion eta horregatik honako honetan Bolognari aurre egiteko mobilizazio ugari egon badira ere lotura ugari jarri dugu, beste gai batzuk jorratu ahal izateko.
Bologna Prozesuari buruzko lotura eta informazio horietaz gain Boliviako Curriculum berriari buruz eta Frantzian onartutako kontrol sozialerako dekretuak ere bere lekua dute. Jaisteko egin klik eskubiko irudian edo hemen. |
|
|
Argitalpenak
|
|
Asteazkena, 2008(e)ko Azaroa(r)en 05-(e)an 12:42etan |
|
Azkeneko asteotan neoliberalismoaren eta Bolognaren aurkako borroka izugarria piztu da Italian. Arrazoia Berlusconiren gobernuak onartu nahi zuen (eta egin duen) Gelmini legea. Lege honek hezkuntza hankaz gora jarri eta kapitalaren esku uzten du hezkuntza. Gaiaren inguruan Azaroko Herriek Bere Eskolako ale berezia argitaratu dugu, legearen nondik-norakoak azalduz eta egondako erantzunaren gaineko argibide batzuekin.
|
|
Argitalpenak
|
|
Larunbata, 2008(e)ko Urria(r)en 04-(e)an 11:33etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 32. alea argitaratu dugu. Nazioarteko informazio buletineko ale honetan honako gaiak lantzen ditugu:
- 2 urte igaro eta gero hizkuntzaren normalizazioa ez da eman Galizako Hezkuntza dekretu berriarekin.
- Mexikon irakasleen greba eta mobilizazioak hekuntzaren pribatizazioaren aurka.
- Eskola porrota Wallonian eta proposaturiko soluzioak.
- Kreazionismoa Europako eskoletara dator.
Jaitsi ezazu hemen. |
|
Argitalpenak
|
|
Osteguna, 2008(e)ko Ekaina(r)en 12-(e)an 13:21etan |
|
Herriek Bere Eskola agerkariaren 31. alea dagoeneko kalean da. Bertan asteburu honetako Internazionalista Eguna, Irailan Suedian ospatuko den Europako Jendarte Foroa eta Hego Amerika eta Karibeko hezkuntza ministroek egin duten adierazpen interesgarriaren berri ematen dugu.
Jaitsi, irakurri eta zabaldu! |
|
Argitalpenak
|
|
Asteartea, 2008(e)ko Maiatza(r)en 13-(e)an 16:23etan |
|
Bi hilabetero Herriek Bere Eskolaren ale berezi bat atera ohi dugu. Aurreko hilabetean zailtasunak izan ditugu ateratzeko, eta joan zen astean hilabete honetako lehenengoa egin bagenuen ere, ezin dugu pasatzen utzi ostegun honetan tamalez gogoratu behar dugun data: Nakba. 1948ko Maiatzaren 15 batean Israelek Palestina okupatu zuen eta horren ondorioak gaur egun ere ikusten dira: 4 milioi errefuxiatu, milaka preso politiko, lurraren %88a okupatua... eta eskubiderik oinarrizkoen ezabaketa, baita Hezkuntza Eskubideak ere.
Hori dela eta Ale Berezi honetan Nakbari buruz hitz egiten dugu, okupazioak hezkuntza dituen eraginetako batzuen inguruan. Ale berezia, 4 orrialde dituelako ohikoak diren 2 orrialdeen ordez, eta bereziagoa data esanguratsu honetan ekoizten dugulako.
Informazioaren atal txiki bat baino ez da eta, horregatik, hainbat lotura ematen dizkizuegu gai honetan sakondu nahi duenak hala egin dezan. Bukatzeko Nakba dela eta Askapenak eta Kamaradakek egingo dituzten mobilizazioen berri ere ematen dugu. |
|
Argitalpenak
|
|
Asteartea, 2008(e)ko Maiatza(r)en 06-(e)an 16:16etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 29. alea kalean da. 2008ko Maiatzeko lehenengo ale honetan Hezberrin ere agertzen den Ogra Sinn Feineko kide bati elkarrizketa dugu, SEPCk antolatutako Kataluniako Ikasleen V. Topaketak eta 68ko Maiatza ulertzeko hainbat lotura eskaintzen ditugu.
|
|
Argitalpenak
|
|
Larunbata, 2008(e)ko Martxoa(r)en 01-(e)an 20:25etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 28. alea kalean da jada. Ale honetan honako edukiak jasotzen ditugu:
- Catalunyako Hezkuntza Lege berriri eginiko kritikak jasotzen ditugu.
- Venezuelan Unibertsitatera sartzeko sistema berria aztertzen dugu.
- Askapenaren brigadetan parte hartzeko deia egiten dugu.
Hemen klik eginez jaitsi ahal duzu. |
|
Argitalpenak
|
|
Ostirala, 2008(e)ko Urtarrila(r)en 25-(e)an 15:13etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 27. alea kalean da jada. Ale honetan honako edukiak jasotzen ditugu:
- Unibertsitatea eta enpresaren arteko loturak aztergai.
- Ratzinger ez zen Sapienzara joan.
- Hizkuntza bat gutxiago dago munduan.
Hemen klik eginez jaitsi ahal duzu. |
|
Argitalpenak
|
|
Osteguna, 2008(e)ko Urtarrila(r)en 10-(e)an 23:27etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 26. alea dagoeneko kalean da. Bertan honako gaiak lantzen ditugu:
- Bologna Prozesuaren aplikazioa espainiar Estatuan.
- 80ko hamarkadan Burkina Fason egin zen Hezkuntza Deialdia.
- Ikasle maputxe bat erail dute.
Herriek Bere Eskola jaisteko egin klik hemen. |
|
Argitalpenak
|
|
Asteartea, 2007(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an 23:09etan |
|
Berriro ere ale berezi bat ekoiztu dugu, bi hilabetero egiten dugun bezalaxe. Honako honetan Frantziar Gobernuak uda honetan aprobatu duen Pécresse Legea dugu hizpide. Gainera hainbat irudi ere jarri ditugu eta lotura interesgarri asko sakondu nahi duenarentzat.
Jaitsi ezazu hemen klik eginda. |
|
Argitalpenak
|
|
Astelehena, 2007(e)ko Azaroa(r)en 26-(e)an 18:36etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 24. alea jada kalean da. Bertan honako gaiak jorratzen ditugu:
- Munduan, ikasgaiak nonahi izenarekin ekoiztu dugun mapa (ikus berria webgunean ere)
- Bolognaren aurka azkeneko astetan egon diren mobilizazioak.
- Venezuelan ikasle mugimendu eskuindarrek edukitako protagonismoa.
Osorik irakurtzeko egin klik hemen . |
|
Argitalpenak
|
|
Astelehena, 2007(e)ko Azaroa(r)en 12-(e)an 21:26etan |
|
Herriek Bere Eskola, nazioarteko hezkuntza informazio buletina dagoeneko kalean da. Bertan hiru gai jorratzen ditugu:
- Ikasle mugimenduak Azaroan mobilizazio ugari egiten ditu han-hemenka. Garrantzi berezia hartuko dute hurrengo egunetan Frantziar estatuan.
- Espainiar Gobernuak Bolognan sakontzeko dekretu berria onartu du.
- Wikibertsitateak urtebete egin du.
Irakurri osoa hemen klik eginez. |
|
Argitalpenak
|
|
Asteartea, 2007(e)ko Urria(r)en 23-(e)an 17:20etan |
|
Herriek Bere Eskolaren 22. alea jada argitaratu dugu. Bertan Hego Amerikan dauden irakasle mobilizazioen berri ematen dugu, Sarkozyk eskola mapa aldatzeko duen intentzioaren inguruan eta Europako Ikasle Foroaren inguruan. Osorik irakurtzeko egin klik hemen. |
|
Argitalpenak
|
|
Asteartea, 2007(e)ko Urria(r)en 16-(e)an 11:35etan |
|
Educación para la Ciudadanía ikasgaiaren inposaketa dela eta Herriek Bere Eskola nazioarteko informazio buletinaren ale berria argitaratu dugu, 3 orrialdekoa. Bertan ikasgaiak zertan datzan, Euskal Herritik egindako kritika bat eta espainiarren arteko liskarrak agertzen dira. Bukatzeko hainbat lotura interesgarri sailkaturik agertzen dira. Guztia irakurtzeko egin klik hemen (pdf) |
|
Argitalpenak
|
|
Igandea, 2007(e)ko Iraila(r)en 30-(e)an 19:56etan |
|
Webgunea berritu aurretik egin genituen Herriek Bere Eskolaren ale guztiak hemen ere eskuragarri dituzu: |
|
|
|
|
|
|
|
Deialdiak
<< Uztaila 2009 >>
| As | As | As | Os | Os | La | Ig |
| | | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | | |
|
|
Euskal Herriak Bere Eskola. Valid XHTML and CSS.
|
Jarioak
|
|