Azkeneko asteotan neoliberalismoaren eta Bolognaren aurkako borroka izugarria piztu da Italian. Arrazoia Berlusconiren gobernuak onartu nahi zuen (eta egin duen) Gelmini legea. Lege honek hezkuntza hankaz gora jarri eta kapitalaren esku uzten du hezkuntza. Gaiaren inguruan Azaroko Herriek Bere Eskolako ale berezia argitaratu dugu, legearen nondik-norakoak azalduz eta egondako erantzunaren gaineko argibide batzuekin.