Euskal Herriak Bere Eskolak eta Euskal Unibertsitatearen Sustapen Taldeak gaur Euskal Unibertsitatearen sozializazio kanpaina aurkeztu dugu Donostiako Koldo Mitxelenan. Kanpaina honetan hitzaldiak egingo ditugu unibertsitate ezberdinetan, lehenengoak aste honetan Ibaeta eta UPNAn.
Sozializazioa egiteko, gainera, kartelak egin ditugu eta 2000 CD argitaratu, unibertsitatetan banatzeko asmoz. Banner bat ere sortu dugu, nahi duenak bere webgunean jar dezan.
Jaitsi CDa, bertan aurkituko duzu eduki guztia, Hesi Artean abestia eta bideoa barne.