| Hiztegia |
|
Bologna prozesua: Italiako Bologna hirian 1999an Europako hainbat herrialdetako Hezkuntza Ministroek sinatutako hitzarmenarekin hasitako prozesuaren izena da. Prozesuaren helburu nagusia Europako Unibertsitate Esparrua sortzea da, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua (GHEE) delakoa, Europar Batasunaren barruan eta akordioarekin bat egingo duten beste herrialde batzuen artean unibertsitate-titulazioen esparru amankomun bat eraikitzeko. Asmo horrekin estatu horien hezkuntza-legeetan aldaketa nabarmenak egin dituzte, batez ere 2000ko hamarkadan. Bologna prozesuarekiko kritikak:
Curriculuma: Ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Curriculumak zehazten ditu ikasle batek derrigorrezko hezkuntza- aldia amaitzerako barneratu behar dituen edukiak eta garatu behar dituen baloreak. Diglosia: Komunitate batean bi hizkuntz sistema xede desberdinetarako erabiltzearen ondorioz gertatzen den egoera. Hizkuntz ukipenezko egoeran, bi hizkuntzen arteko menpekotasun-harremana gerta daiteke, eta egoera horri diglosia deritzo. Hau dela bide, hizkuntzen erabileren bereizketa sortzen da; bata erabilera jasoetako (administrazio, komunikabide, hezkuntzako) hizkuntza eta bestea maila apalagoko (famili giroko, lagunarteko) hizkuntza bihurtzen dira. Hauxe genuke egun euskarak gaztelaniarekiko eta frantsesarekiko bizi duen egoera. Educación para la paz / Bizikidetza demokratiko eta indarkeriaren deslegitimazio plana:2010/11 ikasturtean Isabel Celaá (PSE) hezkuntza sailburuaren gidaritzapean abiatutako plana. Unitate didaktiko hauetan, giza eskubideen lanketa egiteaz gain Euskal Herriaren gatazkaren alde bakarreko lanketa egiten da, garaile-garaitu eskemaren baitan. Eleanitza: Bi hizkuntza baino gehiago dakizkiena; bi hizkuntza baino gehiagotan idatzia. Elebiduna: Bi hizkuntza dakizkiena; bi hizkuntzatan idatzia.
Euskal Curriculuma: 2003. urtean Udalbiltza, Sortzen-Ikasbatuaz eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak egin zuten Euskal Curriculuma sortzeko hitzarmena. Geroztik, prozesu parte-hartzaile baten ondorioz Euskal Curriculuma definitzea eta sortzea lortu da, izan ere 320 elkartek; ehunka ikastetxe publiko, pribatu eta ikastolak; milaka ikasle, irakasle eta gurasok hartu dute parte honen garapenean.
Euskal Eskola Nazionala: 1991an Ikasle Abertzaleak-en I. kongresuan definitu zen proiektua dugu Euskal Eskola Nazionala. Honako baldintza hauek beteko lituzke:
Euskal Herriak Bere Eskola -EHBE-: Euskal Herriak hezkuntza sistema nazionala behar duela aldarrikatzen duen herri mugimendua da eta horretarako euskara eta euskal kultura oinarri izango duen hezkuntza aldarrikatzen dute. Historian zehar egon diren hezkuntza mugimendu ezberdinak (UEU, ikastolak, eskola publiko euskaldunen aldeko mugimendua, ikasle mugimendua...) barne-bildu nahi ditu eta herri ezberdinetan hezkuntza mugimendu bat sortu. 2002an sortu zen.
Euskal Hezkuntza publikoa: Herrien eta herritar guztien garapenerako beharrak asetzen dituen hezkuntza izango da, aukera berdintasunean eskubide guztiak ziurtatuko dituen kalitatezko zerbitzua. «Publiko-herritar» ikuspegian kokatzen dugu; hots, komunitateari lotua, hezkuntzan ere demokrazia parte-hartzailea gauzatu nahi baitugu.
Euskal Hezkuntza zerbitzu publikoa: Botere publikoek guztion hezkuntza eskubideak bermatze aldera jokatu beharreko betekizuna.
Euskal Unibertsitatea egitasmoa: UEUk hastapen helburuari eutsi eta bere II. Kongresuan (2003) gaur egun erreferentziatzat hartzen diren "Euskal Unibertsitatearen oinarrizko ezaugarriak" izeneko bost ezaugarri:
Gaur egun EUST taldea (Euskal Unibertsitatearen Sustapen Taldea) da bost ezaugarri hauetan oinarrituriko Euskal Unibertsitatearen proiektua gauzatze lanetan. Horretarako UEU bera, Kontseilua eta Nazio Eztabaida Gunea elkartu eta aipatu taldea osatu zuten.
Euskararen foru legea / Ley del Vascuence: Nafarroako parlamentuak hizkuntzaren estatusaren inguruan 1986ean onartutako legea, zonaldeka ofizialtasuna sailakatu eta hezkuntza horren arabera antolatzen duena. Lege honek 3 zonaldekako zatiketa egiten du: Zonalde euskalduna, zonalde mistoa erta zonalde ez euskalduna. Banaketa honek, hezkuntzan A eta G ereduak bultzatu eta D ereduaren aurka egitea du helburuetariko bat.
Herrietako Hezkuntza Batzordeak: Hezkuntza komunitatea kohesionatzeko foroa: sektoreartekoa, partehartzailea, dinamiko eta herritarra Hezkuntza herri proiektu den heinean, herri bakoitzeko hezkuntzari erreparatuko dion batzorde iraunkorra. Gure herriaren mesedetan egongo diren proiektuen bultzatzaile izango den gune herritarra. Hezkidetza: Pertsonen banakotasun eta berezitasunen arabera, generotik at, egiten den hezkuntza da. Hau da, irizpide sexistak -gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaerak,...- kontutan hartu gabe heztea da. Gakoa, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea da. Hezkidetza lantzeko Bilgune feministak sortu dituen proiektuak:
Hezkuntza: Jendarte eredu zehatz bat birproduzitu eta garatuko dituen pertsonak hezteko tresna; etorkizuneko jendartea osatuko duten herriatarrak (euren balore, gaitasun, konpetentziak, mundu ikuskerak, identitatea, hizkuntza...) hezi eta sortzeko tresna. Hezkuntza Sistema: Hezkuntza arautu, kontrolatu eta antolatuko duen egitura admnistratiboa da Hezkuntza Sistema. Honen ezaugarrien arabera dugu hezkuntza eredu bat edo beste. Hezkuntza Sistema izango da, hezkuntza osoa, maila guztietan arautu eta antolatuko duena. Egun Euskal Herriak hezkuntza sistema bi ditu indarrean: Hegoialdean Espainiar estatuak diseinatutakoa eta iparraldean aldiz, Frantziar estatuak diseinatutakoa. Hezkuntza Sistema Nazionala (HSN): Euskal Herriak ez du Hezkuntza Sistema propioarik, eta beraz ez du bere hezkuntzaren etorkizunaz erabakitzeko eskubiderik. Euskal Herriak, bere biziraupen kultural eta soziala bermatu nahi badu, ezinbestekoa du Hezkuntza Sistema Nazionala lortzea. Hizkuntza politika hezkuntzan: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan hizkuntza ereduen politika dago martxan. Honen arabera hizkuntza eredu ezberdinen arabera egiten da. Oro har D eredua eskaini den lekuetan goraka joan da denboran zehar, elebiduna izateko aukera gehien eskaintzen duen eredua delako, alde batetik, eta euskararen normalkuntza dela eta bestetik. Oro har, hizkuntza eredu hauekin, Eukal Herri osoan ikasleria osoaren %38a soilik euskalduntzen du eskolak, %62a aldiz, euskaldundu gabe ateratzen da.
Ikasle eleanitzak sortzeko proiektua: 2008an Euskararen Kontseiluaren ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko egindako proiektua. bide honetan egin beharreko aldaketa edo eman beharreko urratsak zehazten dira proiektu honetan: ebaluazioa, hizkuntza-proiektua aberastea, taldearen osaeraren inguruko hausnarketa... Finean, ikasle euskaldun eleanitzak garatzeko eman beharreko pausuen proposamena. Euskalgintzan zein hezkuntza arloan babes izugarri izan du proiektu honek. Oinarrizko Hezkuntza Akordioa: Nazio Eztabaidagunetik bideratutako hausnarketa baten ondorioz, hezkuntza komunitatea bildu eta 2006ean Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa zehaztu zen. Orain arte hezkuntza arloak izan duen akordio zabalena izan da. Akordio honetan hainbat gako adostu ziren Hezkuntza Sistema Propio bat lortze bidean:
Unitate didaktikoa: Hezkuntzan, unitate didaktikoa ikasgai edo eduki jakin eta zehatz baten inguruan (adibidez, meteorologia edo energia ez berriztagarriak) hezkuntza-ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da, edukia ikaslearen mailara, eskura dauden baliabideetara eta lortu beharreko helburuetara egokitzen duena. Curriculumak barnehartzen dituen ezagutzak eta gaitasunak ikasgai ezberdinetan bereizten dituzte unitate didaktikoek eta horrela, hezkuntzaren antolaketan denbora-planifikazioa eta beharrezko ebaluazioa bideratu.
|