| Hezkuntza sistema euskaldun baten alde, bihar Donostiara Euskaraz Bizi egunera! |
|
Bihar, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta, Euskaraz Bizi eguna ospatuko da Donostian. Egun osorako egitaraua prestatu dute eta arratsaldean manifestazio nazionala burutuko dute "Euskalduna naiz eta harro nago!" lelopean.
Euskal Herriak Bere Eskolako kideok ere bertan izango gara, harrotasunez diogulako euskaldun garela eta euskaraz bizi nahi dugula, EHEko lagunek dioten bezala, "harrokeriarik gabe, baina harrotasunez". Euskal Herri euskalduna eraiki nahi dugu eta horregatik izango gara bihar Donostian. Euskal Herri euskalduna eraiki nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa da hezkuntza sistema euskalduna eraikitzea. Etengabeko erasoen aurrean, eta inposatzen dizkiguten eredu arrotzen aurrean, guk hezkuntza sistema euskaldun eta herritarraren alde jarraitzen dugu lanean; eta lan horretan, esan bezala, bihar zita garrantzitsua dugu Donostian! Egunari buruzko informazio gehiago izatea, jo Euskal Herrian Euskarazen webgunera.
|