|
17.15etan abiatu da Baionako Xaho-Pelletier gunetik Deiadar manifestazioa. "Gure hizkuntza, eskubide bat, lege bat" lelopean euskararen ofizialtasuna eskatu nahi du martxak eta, hain zuzen ere, aldarrikapen hori jasotzen zuen banderolaren gibelean ikusi ditugu PS, Berdeak, MoDem eta alderdi abertzaleen ordezkariak. Legea eskubidea dela aldarrikatzen pankartak zabaldu du martxa. Martxa 18.30ak aldera sartu da San Andresen handik Xaho kaiarat berriz itzultzeko. Ordurako agerikoa zen deialdiaren arrakasta. 7 000 lagun bildu dira Baionan. Inoiz egindako Deiadar manifestaziorik jendentsuena izan da gaurkoa. Beste hainbat lurraldetan hizkuntz guttituen aldeko ekimen jendetsuak izan dira baitaere: 6 000 lagun elkartu dira Perpynian, 12 000 Kemperren, 3 000 Estrasburgen eta Okzitaniako Tolosan 30 000. Gehiago irakurri...
|