| Ikasle Eguna burutu dute Urretxu Zumarragako ikasleek |
|
Ikasle Abertzaleak-en webgunetik hartutako albistea: Urretxuko eta Zumarragako Ikasle Abertzaleak taldeak antolatuta, lehen Ikasle Eguna ospatu zuten larunbatean. Guztira, 50 gazte inguru elkartu ziren goizean, denen artean eta taldeka banatuta, bestelako hezkuntza eredu bat aztertzeko. Tolosako Ikasle Abertzaleak taldeko kideen laguntza izan zuten azterketa prozesuan, tolosarrek haien esperientziaren berri eman baitzien bi herrietako gazteei. Norberak bere iritzia eman eta gainerakoena entzunda aritu ziren lanean, elkarrekin, ikasleen artean dauden hutsuneak aztertu eta horiek betetzeko eta osatzeko zein pauso eman daitezkeen aztertzeko. Ikasle diren aldetik, haiei eragiten dieten gaietan erabakiak hartzeko eskubidea aldarrikatzen dute, eta eskubide horien defentsan zein pauso eman daitezkeen aztertu zuten goizean. |