| Hezkuntza komunitateak ezezkoa eman die Werten murrizketei |
|
Espainiako Gobernuak hezkuntzan egingo dituen murrizketen iragarpenak urak harrotu ditu Euskal Herrian. Kezka nagusitu da hezkuntza komunitatean eta, orokorrean, gizarte osoan ere bai. Horren erakusgarri da, adibidez, albisteak prentsan izan duen oihartzuna; hona hemen, prentsak albistea nola jaso duen erakusten duen bildumatxoa. Esan bezala, iragarritako neurriek kontrako jarrerak eragin dituzte hezkuntza komunitate osoan; EHBEk ere kaleratu zuen bere iritzia. Sektore guztietako ahotsak entzun ditugu egunotan: ikasleetatik hasi, gurasoetatik pasa eta irakasleetaraino. Guztiengan kezka nagusi, guztiek dei berbera: egin diezaiegun aurre murrizketei guztiok elkarrekin. Hona hemen sarean zehar aurkitu ditugun iritziak: - Zuialde.wordpress.com-ek egindako iritzi bilketa - EHIGEk kaleratutako prentsa oharra - Bilgune Feministaren irakurketa eta Saioa Iraolak Info7n egindako adierazpenak - LAB sindikatuaren iritzia - ELA sindikatuaren irakurketa - STEE-EILAS sindikatuaren oharra - Ikasle Abertzaleak-en oharra
|