Jendatza bildu da Sortzen Ikasbatuaz-en jaian

Ikasle Abertzaleaken webgunetik hartutako albistea: Ehunka herritar bildu da Sortzen Ikasbatuaz-ek Larragan antolatutako jaian. Hizkuntza exodoaren kontrako egun honetan, euskaraz ikasi ahal izateko inguruko haurrek egin behar dituzten kilometro guztiak salatu dituzte. Gainera, Nafarroa eta Euskal Herri osoan euskaraz ikasteko dugun eskubidea aldarrikatu dute.


Sortzen Ikasbatuazen oharra:

Zoriondu lehenbizi, Larragara bertaratu diren herritar guztiei.

Jendetza bildu da (milaka) gaurkoan ere ofizialtasunaren aldeko eta hizkuntza exodoa zein zonifikazioaren aurkako jai-aldarrikatzaile honetan. Zonifikazioarekin eta hizkuntza exodoarekin amaitu eta euskararen ofizialtasuna lortuko dela konbentzimendua zabaltzen ari da.

Urtetik urtera geroz eta jende gehiago biltzen ari da aldarrikapen honen inguruan. Auzo eta herri guztietan euskaraz bizitzeko aldarrikapena geroz eta ozenago entzuten ari da. Zonalde “ez” euskaldunean geroz eta jende gehiago antolatzen ari da aldarrikapen honen helburua gurera ekartzeko. Urtetik urtera, jaiaren antolakuntzan geroz eta herritar gehiago ari da hartzen antolakuntza lanetan ibiltzeko konpromezua. Aurtengoa, hirugarren urtea da. Lehengoa Artaxoan izan zen eta bigarrena Mendigorrian. Gehiago irakurri...