Unibertsitateko murrizketak salatzeko ekimena egin du Leioako GKZ asanbladak

Topatu.infotik hartutako albistea: Leioako campuseko Gizarte Zientziak eta Komunikazio fakultateko asanbladak unibertsitateko murrizketak salatzeko ekimena egin du. Klaseak diru faltarengatik itxiak zeudela esaten zuen papertxoarekin etorkizun hurbil bat irudikatu nahi izan dute.

Gizarte Zientziak eta Komunikazioa fakultateko asanbladaren oharra:

Gaur goizean Leioako campuseko Gizarte Zientziak eta Komunikazio fakultateko gela guztiak itxiak agertu dira, honako arrazoiak emanik:

Ikasle agurgarriak:

EHUko aurrekontuetan egindako 12 milioi euroko murrizketaren ondorioz klase hau itxi egin dugu, azken bi urteetako matrikularen %30aren igoerarekin finantziazioa berreskuratu arte.

Ez barkatu eragozpenak.

Gehiago irakurri...