Berria: Euskara prozesu politikoaren agendan egotea galdegin dute

«Euskararen auzia agenda guztietan jarri behar dugu». Horrela adierazi du Kontseiluko presidente Oskar Elizburuk. Esan duenez, egungo prozesu politikoan euskararen normalizazioari ez zaio «dagokion garrantzia» ematen ari, eta, beraz, zeregin horixe du euskalgintzak; eragile politiko eta sozialen akuilu izatea, gatazka politikoa konpontzeko bidean euskarak zentraltasuna izan dezan. «Egungo egoerak euskararen normalizazioari ezartzen dizkion mugen kontzientzia duen neurrian, euskalgintzak eskubidea eta beharra ditu eztabaida horretan ekarpena egiteko», azaldu du. Gehiago irakurri...