Landa eremuko eskolak bizirik mantentzeko dekalogoa aurkeztu dute Nafarroan

Landa eremuko eskolek, tamainaz txiki izan arren, garrantzia handia dure herri txikien biziraupenean. Nafarroako Landa eremuko eskolek bizi duten egoeraz kezkaturik, dekalogoa aurkeztu dute ELA, LAB, STEE-EILAS, CCOO, NIZE, Herrikoa eta Sortzen-Ikasbatuazek. Herrietako guraso, sindiaktu eta hezkuntza eragile ezberdinek Landa eremuko eskolek dituzten berezitasune ta beharrak jaso dituzte dekalogo horretan. Dekalogo horretako edukiak hainbat udalei aurkeztu zizkieten, eta haiek egindako ekarpenekin, udaletara eramateko mozioa osatu zuten.

Dekalogoa aurkeztu dutenen arabera, herrietatik oso erantzun ona jaso dute, herrietako eskolak mantendu eta zabaltzearen aldekoa. "Hemendik aurrera konpromiso zehatzen bila joango gara. Hitz politetatik ekintzetara pasa eta Landa eremuko eskolek aurrera egin dezaten baldintza zein bitartekoak eskuratzea izango da gure apustua", azaldu zuten.

* Honi buruzko informazio gehiago irakurtzeko, klikatu hemen.

* Honi buruz elkarrizketa egin diote Info7 irratian Aitziber Larrea Sortzen-Ikasbatuazeko kideari. Entzuteko, klikatu hemen.