|
Espainiako Gobernuak hezkuntzan murrizketak egiteko proposatutako neurriak bere egiten jarraitzen du Nafarroako Gobernuak: gehiago pilatuko ditu ikasleak, irakasle gutxiagorekin moldatu ahal izateko eta kaleratzeak egiteko. Joan den astean hedabideen aurrean gauza bat esan eta sindikatuei beste bat iragarri die Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak: gehienezko ikasleen kopurua igotzea «kasuz kasu» aztertuko zutela jakinarazi zuen; ordea, eskola guztiei aginduko die ratioak igotzeko. Orain baino bi ikasle gehiago ere sartu ahalko dituzte geletan irakats-aldi gehienetan. Gehiago irakurri...
|