Gara -Haizea Barcenilla-: Hezkuntza publikoa

Azken egunotan gogaituta nabil gobernu zentralak bultzatutako Hezkuntzaren erreforma ezarriz gero, nire lanpostua gal dezakedalako. Irakasle elkartua naiz unibertsitatean, hau da, kanpoko aditua. Ez da lan bikaina: 18 kreditu ematen ditut (eman daitekeen gehiena, momentu honetan, 24 kreditu dira) baina ordainsariaren herena jasotzen dut, klaseak prestatzeko eta ikerketa egiteko orduak ez baitzaizkit ordaintzen, ezta kotizatzen ere. 722 euro gordin hilean. Hala ere, gustuko dut irakastea, eta egoera hobetu arte, hau da aukera bakarra. Gehiago irakurri...