Udako aukera: Hik Hasiren Topaketak eta UEUk antolatutako ikastaroak

Laster gainean izango dugu uda eta, aurtengoan ere, opor egunei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko aukera izango dugu Hik Hasi eta UEUren eskutik.

Egoera ekonomiko zaila bizi arren, hamaika ikastaro eskainiko ditu UEUk ekaina eta uztailean zehar.; 40 urte dira jada UEUk ikastaro hauek antoaltzen dituela. Izena emateko epea irekita dago jadanik; hemen aurkituko duzue honi buruzko informazio gehiago.

Hik Hasik ere aurkeztu ditu jada udako Topaketak; uztailaren 3, 4 eta 5ean egingo dira Donostian eta hauetara joateko izen-emate epea ere zabaldu da dagoeneko. Honi buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen.