| Azkaingo ikastolak 40 urte betetzen ditu aurten |
|
Azkaingo ikastolak 40 urte beteko ditu aurten. 1972an ireki zuten, Senpere, Uztaritzen, Hazparne... eta beste zenbait herritan gertatu zen bezalaxe. Gaur egun 29 ikastolak eskaintzen dute Ipar Euskal Herrian euskaraz ikasteko aukera eta euskarazko irakaskuntzaren eskaria gora doa urtez urte. Ikastolak 40 urte beteko dituela ospatzeko hainbat ekimen ari dira burutzen urte guztian zehar Azkainen. Jai giroan egindako ekimenak, hasiera haiek gogoratzeko antolatutakoak, baina baita aldarrikapenez beteak ere. Izan ere, datorren urtean 100 ikasleko muga gainditzea espero dutenez, beste eraikin baten beharra izango dutela aurreikusten dute. Azkaingo ikastolaren historia pixka bat hobeto ezagutzeko, hona hemen orain egun batzuk prentsan honi buruz argitaratutako zenbait albiste eta elkarrizketa: - Elkarrizketa Info7 irratian Bernadette Luro ikastolako zuzendariari - GARAk argitaratutako albistea - Kazeta.info-k argitaratutako albistea Eta 40. urteurrena ospatzeko egiten ari diren ospakizun eta ekimenen adibideak: - Begiurdin -Maiteren bloga- Kontakizuna, Azkainetik bertatik. - "Bidaia" izeneko diska ere osatu dute haur, guraso eta ikastolako lagunek.
|