Sortzen-Ikasbatuazek guztion bultzada behar du!

Atzo Iruñean izan ginen, Sortzen-Ikasbatuatzek Takonera lorategian ospatutako jaialdian. Euriaren azpian, milaka lagunek murrizketen eta eredu arrotzen gainetik, bestelako hezkuntza eredu bat eraiki nahi dugula aldarrikatu genuen "1512tik euskal curriculuma landuz, haziak hezten" lelopean".

Eguraldi txarrak, ordea, pixka bat zapuztu zuen egun osoko jai giro izan behar zuena. Milaka izan ginen Takonerara bertaratu ginenak, baina behar baino gutxiago, hala ere. Horregatik, hona ekarri nahi izan dugu Sortzen-Ikasbatuazeko lagunek bidali duten oharra, laguntza behar dute-eta.

Lehenik eta behin, eskerrik asko Iruñeko Takonera lorategira Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak antolatzen duen jaira bertaratu zareten herritar guztiei.
Eskerrik asko, amuarraien antzera, uraren kontra borrokatzen, euskal eskola publiko berria eta euskal curriculumaren aldarriari indarra eman diozuen guztiei.
Berriozarko Mendialdeako ikasleak, gurasoak, irakasleak eta herritar askok urte bat daramate Sortzen-Ikasbatuazek antolatzen duen jaiaren prestakuntza lanetan ilusioz eta gogoz.
Ilusio eta gogo horiek erori ez badira ere, igandean egindako eguraldi txarra dela eta diru galera handiak sortu dira.

Horregatik zuen laguntza eskatzen dugu.
Euskadiko Kutxa 3035.0058.30.0581172598.
Aldez aurretik mila esker.
Euskal Eskola Publiko Berriaren bideak aurrera darrai!