| Mobilizazioekin jarraitzen dute Nafarroan: grebak eta manifestazioa |
|
Nafarroako Hezkuntza Komunitateak murrizketen aurka protesta egiten jarraitzen du. Dagoeneko burutu diren mobilizazioei beste deialdi bat batu zaio larunbat honetarako. Hezkuntza murrizketak salatzeko eta kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzeko, "manifestazio erraldoia" egiteko deialdia egin dute Nafarroako hainbat eragilek.
Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Antoniutti parketik; hauek dira deitzaileak: LAB, STEE-EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA, UGT, Ikasle Abertzaleak, Asamblea De Estudiantes, PAS, Limpieza, Comedores, Herrikoa eta Sortzen-Ikasbatuaz. Deialdiaren testua ireakurtzeko, klikatu hemen. Horretaz gain, maiatzaren 22an abiatutako mobilizazioekin jarraituz, bi greba egun egingo dituzte aste honetan: asteartean eta ostegunean. |