Erreformen aurrean, mobilizatzeko deia egin du nafarroako ikasleriak

Ikasle Abertzaleaken webgunetik hartutako albistea: Agerraldia burutu dugu ikasle eta abertzaleok gaurkoan UPNAn. Azken hilabeteetan Wert espainiar hezkuntza ministroak iragarritako erreforma inposatuei aurre egin, eta errepresio ororen gainetik, ikasleriari, hezkuntza komunitateari eta euskal jendarteari, datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu.

Nafarroako ikasleen oharra: Ikasleok denbora luzea daramagu mobilizatzen urteetan aurreikusi genuen hezkuntza publikoaren merkantilizazio eta prekarizazioaren aurrean. Oraingoan, beharrezkoak diren zerbitzu publikoen suntsipena ikusten ari gara, hezkuntza eta osasunbidea adibidez, pribatizazio prozesu latz batean murgilduta gaudelarik krisia eta zor publikoa aitzakitzat hartuz.

Argi adierazi nahi dugu urteetako hezkuntza eredu hau birmoldaketa plan bat besterik ez dela enpresen eta merkatuen mesedeetara jartzeko. Honen adierazgarri dira Bologna Prozesua, ikasleon eskubide eta betebeharren dekretuak, edukien manipulazioa, hezkuntzaren merkantilizazioa, eta “Plan universidad 2015”, beste batzuen artean. Gehiago irakurri...