Bihar, eskola txikien jaia Larraulen eta Ibilaldia Trapagaranen

Bi deialdi garrantzitsu eta erakargarri ditugu bihar hezkuntza herritar eta euskaldunari bultzada eman nahi diogunok. Alde batetik, Gipuzkoako Eskola Txikien aldeko jaia ospatuko dute Larraulen. Herri txikiak bizirik mantentzeko zutabe garrantzitsu dira Eskola Txikiak eta hauen biziraupenaren alde 25 urte dira jada jaialdi hau ospatzen dela. Honen harira, "Eskola bizia, herri bizia" dokumentala ere egin dute, eskola txikien funtzionamendua eta garrantzia argitara emateko.

Beste deialdiak Bizkaiara garamatza. Bihar, Trapagarango Ikastolak Ibilaldia ospatuko du. Ibilaldiaren 34. edizio honetan euskara teknologia berrietan sustatzen aritu diren lagun eta elkarteak omenduko dituzte.