Selektibitate eta Baxoari ez!

Euskal herriko milaka ikaslek Selektibitate azterketa hasiko dute bihar. Hiru egunez luzatuko den proba honetan, eduki arrotz eta inposatuz osatutako galderei erantzun beharko diete, euren etorkizuna baldintzatuko duen nota lortu nahian.

Hezkuntza sistema arrotz eta inposatuen erakusgarri argiak dira Selektibitatea eta Baxoa. Horregatik, bi hautaproba hauen inguruko benetako hausnarketa eta eztabaida  aldarrikatzen ditugu beste behin ere. Eztabaida horren abiapuntu gisa, duela urte batzuk hezkuntza komunitateko hainbat kiderekin egindako mahaingurutik ateratako dokumentua proposatzen dugu. 2009an egindako eztabaida bada ere, dokumentu honetako edukiak ez dira ezertxo ere zaharkitu.

Honekin batera, ezin aipatu gabe utzi Ikasle Abertzaleakek Selektibitateak iraungo dituen hiru egunetarako deitu dituen mobilizazioak.