Nor gara?

Zer da EHBE?

Euskal Herriak Bere Eskola Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko herri mugimendua da.


Gure buruari egozten dizkiogun egitekoak Hezkuntza eredu propio baten aldeko Herri Mugimendua sustatzea, herri bakoitzak dituen hezkuntza beharrak jorratzea, herri bakoitzean lanean ari diren sektoreen arteko elkarlana sustatzea eta hezkuntza proiektu euskaldun eta herriatarrak bultzatzea dira besteak beste.


Zer aldarrikatzen dugu?


EHBEk bi ezaugarri nagusien baitako aldarria du: Hezkuntza Sistema Euskaldun eta Herritarra.


· Hezkuntza sistema Euskalduna: hizkuntzaz (euskarazkoa, euskaldunduko duena) eta edukiz (euskal nortasuna oinarri izango duena)


· Hezkuntza sistema Herritarra : publikoa, hezkuntza eskubideak oinarri izango dituena, hezkidetzailea eta eredu pedagogiko propioa izango duena.


Lan esparruak:


Herriek Bere Eskola


Tokian tokiko errealitatea erreparatuz, hezkuntza sistema euskaldun eta herritar baten aldeko praktika herriz herri eta ikastetxez ikastetxe gauzatzea ezinbestekoa da Hezkuntza Sistema propio baten bidean.


Herria da hezkuntza mugimenduaren motore. Eta hezkuntza herri prioektu den heinean beharrezkoa da batzen gaituena oinarri izanda, herriz herri gune partehartzaile intersektorial eta aktiboak bultzatzea. Gure herriaren mesedetan egongo diren proiektuen bultzatzaile izango den gunea, belaunaldi berriei euskararen ezagutza, euskal edukiak eta balore aurrerakoietan oinarritutako heziketa emango dion hezkuntza eraiki behar diogu.

 

Beraz, herriz herri hezkuntza arloari dagokion garrantzia eman diezaiogun! Eraikuntzarako tresnak esku artean ditugu! Hamaika dira gure herri zein ikastetxeetan bideratu ditzakegun dinamikak! Guzti hauek bildu eta herritarroi eskeini asmoz, Gida Praktiko bat osatu dezagun guztion artean!

Ibilbidea


Euskal Herriak Bere Eskola 2002an sortu zen Hezkuntza Mugimendu gisa. Bere helburu nagusia, Euskal Herriak Hezkuntza Sistema Nazionala izan dezan herri mugimendua sustatzea da.


Gure historia laburrean, Hezkuntza Sistema Nazionala lortzeko hainbat dinamika antolatu izan dugu ( Euskal Curriculumaren alde, Euskal Unibertsitatea aldarrikatuz, eskolak euskaldundu behar duela exijituz edo herriz herriko aldarrikapenak bultzatuz) eta gure hezkuntza sistema lortzeko proiektuentzat babes soziala antolatzen saitu gara, bereziki, Euskal Unibertsitatea, Euskal Curriculuma eta Hezkuntza Akordioa.


Urte hauetan apaltasunez gure ekarpenik onena egiten saiatu gara. Gure helburuak zorionez betetzen ari dira, horren lekuko gure aldarrikapen taula “utopiko” hura errealitate praktiko bilakatzen ari dela. Zentzu horretan, Hezkuntza Sistema Nazionala lortu eta hezkuntza eskubideak gauzatu arte lanean jarraitzeko asmoa dugu, hezkuntza mugimenduaren loraldi honetan lore bat gehiago izanik.


Nola kontaktatu gurekin?


· e-posta: ehbe [a bildua] euskaleskola.org

· Telefonoa: 618873049