|

Ikasle Abertzaleaken webgunetik hartua: Biharko, hilak 9, Oarsoaldeko ikasle eta abertzaleek Ikasle Egun mundiala antolatu dute. Azken urteetan egin bezala, euren ikasturteko lan guztia jai batekin bukatu eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Jolasak, kalejira, poteoa… eta kontzertuak izango dira “Egurra Ta Kitto”, “Besteik-p” eta “Ingo al deu?” taldeen esku. Eguna 10:30ean hasiko da aldarrikapen jolasekin, Oiartzungo plazan.
Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleak-en oharra:
Denbora da Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleok Ikasle Eguna antolatzeko deia egin genuela. Gogotsu ekin genion erronkari eta gogotsu gabiltza datorren ekainaren 9an Oiartzuni su emateko ere. Baina honako egun hau ez dugu festa bakarrik izatea nahi, urrunago iritsi nahi dugu guk.
Etorkizuna beltzez margotu nahi digute ikasleoi, azken aldian bolo-boloan dabiltzan murrizketen harira, eskubide izan beharko liratekeenak ezabatu nahi dizkigute, baina batez ere guretzat oinarrizkoa den eskubidea; hezkuntza bera. Tamalez, murrizketen kontu hau beste bat gehiago da, haien politika zapaltzaile baten beste ondorio bat, besterik ez. Izan ere, ez ditugu trilinguismoa ahaztu, ez eta “educación para la paz” ikasgaia ere. Baina tira, ez dugu hemen luzatu nahi, izan ere zerrenda ez da laburra.
Egunari buruz gehiago jakiteko jo Ikasle Abertzaleaken webgunera. |
|

Ikasle Abertzaleaken webgunetik hartutako albistea: Agerraldia burutu dugu ikasle eta abertzaleok gaurkoan UPNAn. Azken hilabeteetan Wert espainiar hezkuntza ministroak iragarritako erreforma inposatuei aurre egin, eta errepresio ororen gainetik, ikasleriari, hezkuntza komunitateari eta euskal jendarteari, datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu.
Nafarroako ikasleen oharra: Ikasleok denbora luzea daramagu mobilizatzen urteetan aurreikusi genuen hezkuntza publikoaren merkantilizazio eta prekarizazioaren aurrean. Oraingoan, beharrezkoak diren zerbitzu publikoen suntsipena ikusten ari gara, hezkuntza eta osasunbidea adibidez, pribatizazio prozesu latz batean murgilduta gaudelarik krisia eta zor publikoa aitzakitzat hartuz.
Argi adierazi nahi dugu urteetako hezkuntza eredu hau birmoldaketa plan bat besterik ez dela enpresen eta merkatuen mesedeetara jartzeko. Honen adierazgarri dira Bologna Prozesua, ikasleon eskubide eta betebeharren dekretuak, edukien manipulazioa, hezkuntzaren merkantilizazioa, eta “Plan universidad 2015”, beste batzuen artean. Gehiago irakurri...
|
|

Ikasturte honetan zehar behin baino gehiagotan, eta ozen gainera, entzun ditugu Iruñerriko ikasleak hezkuntzan bizi den egoeraren aurrean ASKI DA! oihukatzen. Mota guztietako erasoen aurrean altxa dira ikasle nafarrak: eduki, eskola-eredu edota curriculum arrotzen inposaketak; beka murrizketak eta material eskasia; klaseen masifikazioa... Azken finean, hezkuntza eredu arrotz eta inposatu baten aurrean altxatu dira, eta eurena eraikitzeko eskubidea aldarrikatu dute, Hezkuntza Sistema propioa.
Bide horretatik jarraituz, datozen egunetarako deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia lutzatu dio Nafarroako Ikasle Abertzaleakek ikasleria osoari.
Mobilizazioei buruzko informazio gehiago eta baliabideak izateko, klikatu hemen. |
|

Azkaingo ikastolak 40 urte beteko ditu aurten. 1972an ireki zuten, Senpere, Uztaritzen, Hazparne... eta beste zenbait herritan gertatu zen bezalaxe. Gaur egun 29 ikastolak eskaintzen dute Ipar Euskal Herrian euskaraz ikasteko aukera eta euskarazko irakaskuntzaren eskaria gora doa urtez urte.
Ikastolak 40 urte beteko dituela ospatzeko hainbat ekimen ari dira burutzen urte guztian zehar Azkainen. Jai giroan egindako ekimenak, hasiera haiek gogoratzeko antolatutakoak, baina baita aldarrikapenez beteak ere. Izan ere, datorren urtean 100 ikasleko muga gainditzea espero dutenez, beste eraikin baten beharra izango dutela aurreikusten dute.
Azkaingo ikastolaren historia pixka bat hobeto ezagutzeko, hona hemen orain egun batzuk prentsan honi buruz argitaratutako zenbait albiste eta elkarrizketa:
- Elkarrizketa Info7 irratian Bernadette Luro ikastolako zuzendariari
- GARAk argitaratutako albistea
- Kazeta.info-k argitaratutako albistea
Eta 40. urteurrena ospatzeko egiten ari diren ospakizun eta ekimenen adibideak:
- Begiurdin -Maiteren bloga- Kontakizuna, Azkainetik bertatik.
- "Bidaia" izeneko diska ere osatu dute haur, guraso eta ikastolako lagunek.
|
|

Urtero bezala, Euskal Herri osoko euskalzaleok zita izango dugu bihar Senpereko lakuan, Herri Urratsen ospakizuna aitzakia gisa hartuz euskarazko irakaskuntzaren alde egiteko. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastolentzat egun garrantzitsua da biharkoa, urte osoko lanari bultzada berezia ematen baitio. Bihar, denok Senperera!
|
|
Gehiago irakurri...
|
|

Ikasle Abertzaleaken webgunetik hartutako albistea: Gaur, hezkuntza erreforman kontrako mobilizazio eguna burutu dugu. Hamaika izan dira ikasle eta abertzaleok egin ditugun ekimenak: kontzentrazioak, manifestazioak, parodiak, burrunbadak… Inposatu nahi diguten hezkuntza eredueri ez esan eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema nazional burujabea aldarrikatu dugu.
Gaur Ikasle Abertzaleak antolakuntzeak deituriko mobilizazio egunaren harira, ondorengo irakurketa plazaratu nahi dugu:
Lehenik eta behin gaur #ikaslealtxamendua gauzatu duten ikasle borrokalari denei gure animorik beroenak eman nahi dizkiegu. Oztopoak oztopo, mehatxuak mehatxu, beste behin ere inposaketa baten aurrean erantzun ahalmen erraldoia erakutsi du ikasle mugimenduak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitateetan burutu ditugun mobilizazio ezberdinetan. Gehiago irakurri...
|
|