hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Iritzi artikuluak
«Plan de Convivencia Democrática» delakoaren harira PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteartea, 2010(e)ko Abuztua(r)en 31-(e)an 00:12etan

Iritzi artikulua: Idoia Ibero Urbieta

Ikasturtea bukatu zenetik aste batzuk badira, eta Eusko Jaurlaritzak gaia ahaztuta zuela emanagatik ere, badirudi ez dela horrela izan. Oporretan etxeko lanak egin ditu EAEko Gobernuak eta ikasturte berriari ekin aurretik, oroitarazi digute gogotsu helduko diotela esku artean duten egitasmoari.

Datu askorik ez dute eman: Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza arloaren barruan emango dute, gutxienez astean behineko saioak dira, ez da hautazko irakasgaia izango eta ebaluagarria izango da -alegia, notarako balioko du-. Ikastetxeek zer kurtsotan emango den aukeratzeko eskubidea izango dute eta neurri orokorra izango da.

Ulertzera eman dutenez, dekretuz 13-16 urteko 18.000 ikasle baino gehiagori ezarriko diete. Dekretuz izango dela ulertzen da; hau da, Administrazioak erabakiko du ezagutzen ez diren irizpideen baitan EAEko zer ikastetxe hautatuko duten.

Hamahiru eta hamasei urteko bi gaztetxoren ama naiz, eta kezka pare bat dabilkit buruan: gurasook zeresanik izango al dugu erabaki horretan? Galdetuko al digute prest al gauden horretarako?

Nago 18.000 gaztetxo horiek ez ote dituzten akuritzat hartuko eta ez ote dituzten esperimentu ilun baten tresnatzat erabili nahi izango.

 
[Iritzia] Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde, larunbatan Donostiara! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Osteguna, 2010(e)ko Ekaina(r)en 24-(e)an 14:43etan
Edurne Larrañaga eta Joxe Mari Agirretxe, "Porrotx". Hezkuntza mugimendiko kideak.
Hezkuntza Sistema propioaren aldeko apustua egiten dugunontzat ikasturte gogorra izan da amaitzear dagoena. Hezkuntza komunitateari parte izateko mekanismoak ahuldu eta erabakietan parte hartzeko aukera guztiz ukatzen zaio. Herri gisa, gure hezkuntza egituratu nahiz antolatzeko eskubidea ukatzen zaigu, euskaldunok ditugun beharrak hutsaren hurrengo bilakatuz. Inposaketa, imposición, imposition, imposer!!!!

Pentsa, lau hizkuntza behar ditugu jarduera bat salatzeko (jarduera hori burutzen duten agintari guztiek uler gaitzaten, noski) eta bakarra gure eskubidea dena aldarrikatzeko: Hezkuntza Sistema Nazionala! Arazoa, hizkuntzara mugatu ezin badugu ere, adierazle garbia da gaurkoan irakurlearekin partekatu nahi dugunerako: 4 mundu ikuskera, mundua ulertzeko 4 modu ezberdin, euren gertuko errealitatea antolatzeko 4 metodo zehatz... Bakar batek (euskarak-euskal herritarrok), ordea, txikienak eta botereak heriotzara kondenatu duenak, ez du bere mundu ikuskera askatasunez garatzeko eskubiderik, ezin du mundua bere ezagutza propioetatik aztertu, ukatua du bere errealitatea antolatzeko eskubidea... ez da!. Gainera, ezintasun iraunkorrean bizi denak, gainerako 3 ikuskerak barneratu behar ditu, bereganatu eta belaunaldi berriak ikuskera arrotz horretan hezi. Nahi duelako? Ez! Botereak hala inposatzen duelako,  sistematik at kokatzeko mehatxupean.

Baina... ez al dute ikasi Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde gaudenok horren guztiaren gainetik gaudela? Une hauetan, EAEko Hezkuntza Sailak Nafarroako Foru Komunitateko nahiz Pariseko agintariei ateak parez pare ireki dizkie inposaketa berriei, zazpi lurraldetako euskaldunoi hormak jartzen dizkigun bitartean. Hezkuntza eskubide urraketa eta inposaketaren aldian hezi gara, administrazioen aldetik ez dugu besterik ezagutu. Harro gaude, aldiz, Hezkuntza Sistema propioaren aldeko hezkuntza mugimenduko kide izateagatik. Harro gaude, egunez egun, herriz herri eta ikastetxez ikastetxe gure hezkuntza sistemaren alde egiten dugun lan xume baina emankorragatik. Harro gaude frankismoaren mehatxupean euskarazko lehen klaseak ematen hasi ziren Ikastoletako maisu-maestrez. Harro gaude ikastetxe publikoetan ikuskariei aurre egin eta euskarazko irakaskuntza bultzatzen duten hezkuntzako langile zein gurasoetaz. Harro gaude, hezkuntza sistema propioaren aldeko hezkuntza mugimenduaz!
Gehiago irakurri...
 
Unibertsitatera sartzeko hautaprobak, eztabaidagai Gaur8n PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Astelehena, 2010(e)ko Ekaina(r)en 07-(e)an 10:40etan

Gaur8 astekariak unibertsitatera sartzeko hautaprobak eztabaidan jarri ditu, "Nola baloratzen dituzu unibertsitatera sartzeko azterketak?" galderarekin. Bertan EHBEko kide den Edurne Larrañagak iaz egin genuen "Selektibitatea eta baxoa eztabaidagai" jardunaldiaren ideia nagusiak laburbildu ditu:

Edurne Larrañaga, EHBEko kidea

EHBEren arabera, beharrezkoa da proba hauen gaineko hausnarketa sakona egitea. «Hezkuntza sistema arrotzen inposaketaren adibiderik gordinena direla kontutan hartuz, herri gisa jarrera komuna definitu behar dugu», nabarmendu du Edurne Larrañagak. Bakoitzak bere ikuspegia izanen badu ere, Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde dauden herritar, sektore eta eragileek lan ildo zehatzak mahai gainean jarri behar dituztela pentsatzen du, egungo hautaprobei aurre egin eta bestelako eredu bat egunez egun eraikitzeko.

Defendatu duenez, ikasleak dira subjektua eta beraiek barneratu beharreko gaitasunek egon beharko lukete erdigunean. Beste gauza bat da hori nola baloratuko den. Gero eta gehiago dira ebaluazio jarraituaren aldeko apustua egiten dutenak.

Herri mugimendu honek hautaproben eta baxoaren gaineko ikuspegi kritikoa du. Eta baieztapen horretara iristeko, hiru aldagai izan ditu presente.

Gehiago irakurri...
 
"Inposizio gehiagorik ez!" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Ostirala, 2010(e)ko Apirila(r)en 30-(e)an 15:19etan

Iritzi artkulua: Aitziber Martinez de Lagos Sortzen-Ikasbatuazeko koordinatzaile nagusia

Eusko Jaurlaritzak aurreko Eusko Jaurlaritzaren Bakearen eta Giza Eskubideen Aldeko Hezkuntzako Euskal Plana (2008-2011) moldatu du, eta hainbat aldaketa esanguratsu egin dizkio. Aldaketa horiek guztiak Indarkeriari Legitimazioa Kentzea eta Bizikidetza Demokratikoa (2010-2011) planean txertatu dituzte.

Isabel Celaak proiektu berri hau, azkenaldian aurkeztu dituen dekretu eta kontu ezberdinak bezala, soilik PSOE-PP paktuaren barruan adostu du. Berriro ere, hezkuntzako eragile nagusiak kanpoan utzita; sindikatu abertzaleei ezer azaldu gabe eta herritarren borondatearen aurka. Sortzen-Ikasbatuazek, oraingoan ere, informazioa komunikabideetatik eskuratu du.

Celaak doktrinamendua erabiltzea leporatu digu hezkuntzan gabiltzanoi. Eta zer da orain egin nahi dutena, ba? «Euskal Herria» terminoarekin izan dugu adibidea, «Euskal Herria» hitza desagerrarazi edo agertzen denetan esanahiz hustu nahi dute. Nortasuna eta identitatearen eta euskal kulturaren kontra datorren beste eraso bat da. Euskal Herrian, unean uneko gobernuek eskolaren historian etengabe garatu izan duten eraso eta deskulturizazioa, hain zuzen.

Gehiago irakurri...
 
"Zatiketarako" hezkuntza plana PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteazkena, 2010(e)ko Apirila(r)en 28-(e)an 12:06etan

Iritzi artikulua: Unai Txurruka Maiztegi, Ikoitz Arrese Otegi Ikasle Abertzaleakeko bozeramaileak

Euskal Autonomia Erkidegoko legealdi honetan erabat agerikoa izan da Euskal Herriaren asimilaziorako PPk eta PSEk darabilten paktu autoritario eta españolista. Itun horri jarraiki, lotsagarriak izan dira Isabel Celaák zuzendutako Hezkuntza Sailak azken ikasturtean adostutako neurri ezberdinak. Iragan astean Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen curriculum dekretu berria, non Euskal Herria terminoa balioz hustu nahi izan duten, ikasleak euskaldunduko ez dituen hirueledun hizkuntza lege berria edota, orain, korrika eta presaka adostu duten “Bakerako Hezkuntza Plana” deritzona dira aipagarrienak.

Azken plan honek sortu du zalaparta azken egunetan. Ez da gutxiagorako, bederen. Ikasle eta abertzaleok, aplikatu nahi izan den moduagatik eta baita jasotzen dituen edukiengatik ere, aipatutako dokumentuarekiko gure desadostasuna adierazi nahi dugu.

Lehenik eta behin, ikasturte honetan zehar Hezkuntza Sailak hezkuntza komunitateari egindako jaramon eza salatu nahi dugu. Onartu dituzten dekretu eta plan guztiak inposaketaren bitartez ezarriak izan dira. Hezkuntza komunitatea osatzen dugun ikasle, hezitzaile, guraso, hezkuntzako langile eta herritar ezberdinen hitza aintzat hartu barik adostuak izan dira. Azken adibidea, “Bakerako Hezkuntza Plana”.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

feed-image Jarioak

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle