hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Eskola euskalduntzea, aro berria? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Astelehena, 2007(e)ko Urria(r)en 29-(e)an 17:04etan

Iritzi artikulua: Azaitz Gartzia (EHE), Ibai Redondo (EHBE), Gorka Zozaia ( IA), Mari Karmen Urteaga (LAB), Julen Etxeberria (Sortzen-Ikasbatuaz)

Eskolak euskaldundu edo eskolak erdalduntzen jarraitu, hori da gure begien aurrean dugun guda zelaian gertatzen ari dena. Gerra horretako hainbat batailaren hotsak heltzen zaizkigu gure belarrietara: British eredua, irakasle euskaldunak falta direla, LEP (Lan Eskaintza Publikoa) berrian irakasle erdaldunentzako lan postuak, Unibertsitatea erdalduntzeko planak, 0-3 zikloan ikastetxe erdaldun berriak,etab. 

Aurrekariak eta datuak

Espainia eta Frantziako Gobernu guztien helburua, beraien estatuan nazio bakarra bizitzea izan da. Horretarako, paretik kentzen saiatu dira beraien lurraldeko gainontzeko herri, kultura, identitate eta hizkuntzak nazio estrategia oso baten baitan.

Langintza horretan tresna garrantzitsua izan da eskola (hezkuntza sistema) eta ahalegin guztiak egin dituzte tresna hau erabilita balaunaldi berriek euskara ezagutu ez dezaten. Tamalez, azken 25 urteotan Nafarroa eta EAEko administrazioen laguntza izan dute lan honetan, Madrilen onartutako legeak aplikatuz eta izan ditugun aukerak pasatzen utziz.

Gauzak horrela, gaur Euskal Herrian ikasleen %35 soilik euskalduntzen du eskolak, hiru ikasletik bakarra; azken 25 urteotan ehunka mila ikaslek amaitu dute derrigorrezko hezkuntza euskara ezagutu gabe; hizkuntza eta hezkuntza eskubide oinarrizkoenak zapalduak izan dira;  hizkuntza ereduen politikek porrot egin dute;… eta zoka luzea egin dezakegu horrela. Datu arrigarriak izango dira batzuentzat, baina errealitatea gordina da eta horrela erakusten dute azken urteotan egin diren azterketa soziolinguistiko guztiek.

Zorionez euskara bizi da eta ez du munduko edo Espainia zein Frantziaren menpeko beste lurralde batzuetako hizkuntza andanaren patu bera ezagutu, hau da, desagertzea. Bizirik iraun eta etorkizun hobearen esperantza izatea milaka Euskal Herritarren ahaleginari zor diogu: ikastolak sortu eta zabaltzen aritu diren milaka guraso eta irakasleei; eskola publikoak euskalduntzen jardun duten guztiei; helduak euskaldundu eta alfabetatzen aritu direnei; ikasleei, borrokaren lehen lerroan egon direlako;etab.

Gaur aro berria?


Azken urteotan Eskolak Euskaldundu plataformatik indarrak bildu eta eskolak Euskal Herri osoko ikasleak euskalduntzeko eskaria kalera atera dugu, herritarren hitza agintarien aurrean argi azalduz. Horren erakusle Euskal Herrian egin den sinadura bilketarik handienetakoa: 107768 herritarrek babestu zutena

05/06 ikasturtean egin genuen sinadura bilketan Nafarroako Hezkuntza Sailari, Gasteizko Hezkuntza Sailari eta Euskararen Erakunde Publikoari eskari garbia egin genien: Euskal Herri osoko ikasle guztiak osoki euskalduntzeko neurriak lehenbailehen hartu zitzatela, guztien buru hizkuntza ereduen desagerpena, Euskararen Ofizialtasuna eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko eskariak.

Sinadura bilketak eta ondoren egindako mobilizazioek neurriak hartzera bultzatu dituzte hiru administrazioak, tamalez, mahai gainean jarri dituzten proposamenek ez diete inondik inora erantzuten herritarren eskariei, herritarrak lasaitzeko iruzurrak dira!

Nafarroako Gobernua. Euskararen institutua sortu du. Euskara bultzatzea omen da bere helburua, ahalmen zein baliabide oso mugatuak ditu eta gainera ez dago prest Vascuencearen legea aldatzeko. Nola izango da posible Nafarroan eskolak euskalduntzea euskara ez bada ofiziala? Gaur egun ikasleen %20 euskalduntzen badu eskolak nola eman buelta egoerari? 0-3 ziklorako eskola erdaldun berriak sortuz? Derrigorrezko hezkuntzan gaztelera-ingelesa eredua bultzatuz (British)? Unibertsitatea euskalduntzeko planik martxan jarri gabe?

EAEko Gobernua. Hizkuntza ereduen porrota izugarria izan da, dozenaka mila ikaslek euskara ezagutu gabe amaitu du derrigorrezko hezkuntza eta orain hizkuntza ereduen proposamena gaindituko duen dekretua onartu berri du. Marketin kanpaina honetako esaldi izarra “euskara hizkuntza nagusia” izango  da. Bai eta lasai asko gelditu gainera. B ereduan ere hizkuntza nagusia euskara da, baina EAEn hiru ikasletik bakarrak lortzen du euskaraz gaitasun minimoa eredu horretan. Bitartean ikasturteko lehen neurria hartu du Hezkuntza Sailak, Lan Eskaintza Publikoa egitea, bertan irakasleen %22ari ez zaio hizkuntza perfila eskatuko. Adarra jotzen ari al zara Tontxu? EAEko hezkuntza sisteman dagoen irakasle erdaldunen poltsa gaur gehiegizkoa da, soberan daude eta poltsa horretara berriak gehitzeak konponduko al du egoera? Lhak euskalduntzeko planik ez izateak? UPV euskalduntzeko plan berriak zaharraren helburuak errepikatzeak?

Euskararen Erakunde Publikoa. Frantziako Gobernuak sortu zuen erakunde honek oso mugaturik ditu bere egiteko zein baliabideak. Hala ere, “Euskara Plana” deritzona plazaratzen ausartu da. Bai, ausartu diogu, ausardia behar delako hizkuntza berreskuratzeko horrelako plan ziztrin bat proposatzeko. Euskara hil zorian dago Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan, eskolak ikasleen %5 soilik euskalduntzen duelarik. Euskarak lehenbailehen neurri zuzentzaile eraginkorrak behar ditu, guztien buru Ofizialtasuna. Max Brissonek proposatutako planaren helburua euskara hiltzen uztea delakoan gaude, minimoen minimoetara ere ez delako iristen, non daude irakasle euskaldunen kontratazioak?

Eta orain zer?

Hiru administrazioek mahai gainean plan berriak jarri dituzte. Aro berria ireki nahi dute, zerbait aldatu, ezer gutxi aldatzeko. Plan hauek epe luzera egindakoak dira 10, 15, 20 …urte. Proposamen hauen aurrean ezin gara beso gurutzaturik gelditu, erantzun beharra dago eta Eskolak Euskaldundu ekimenetik erantzuna prestatzen ari gara.

Hala ere, zorionez Euskal Herritarrak ez gara inoiz gure agintariak egingo dutenaren zain egon. Herriz herri eta ikastetxez ikastetxe antolatu eta euskalduntzearen alde lan egiten jarraitzeko deia egin nahi dizuegu: euskararen 0fizialtasunerantz eta Hezkuntza Sistema Nazionalerantz pausu berriak emanez.

Aldi berean die egin nahi diegu hezkuntza zein euskalgintzako eragile guztiei, Nazio Eztabaidaren baitan eskolak euskalduntzeko plan nazionala egi bihurtzeko pausu berriak eman ditzaten.

Guztion artean lortuko dugu!

2007ko  urrian
Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena
 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Uztaila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
     1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle